‘Neptunoren 24 korapiloak’, Ermuko erraketisten ekarpena tokiko historian

02.10.25
Udal Liburutegia
Erakundea
Gizartea
Emakume kirolariak erreibindikatzen eta aintzat hartzen dituen komikiaren 500 ale argitaratu dira

Ermuko Udalak "Ermua binetetan" komiki-bildumaren laugarren alea argitaratu du, Neptunoren 24 korapiloak‘ izenburupean. Udal liburutegian bidez argitaratutako lana.

Laugarren komiki honek emakume erraketisten figura aldarrikatzen du. 1917tik 1980ra bitartean, Madril pilotalekua itxi zuen arte, Ermua pilotarien harrobi handia izan zen eta gure herriko erraketistek harro zabaldu zuten herriaren izena mundu osoan zehar: Madrildik Habanaraino. Raketa-jokalari izan ziren, beste hainbaten artean, Lucia Areitioaurtena, Maite Gorrotxategi, Rosario, Bitxori eta Hipolita Ibaibarriaga, Conchita Bustindui, Rosario eta Eladia Zubizarreta eta Charo de Cruz, eta abar.

Mikel Santiago historialariak gidoia landu du, begirada zabaldu eta muga berrietara garamatzana, non Ermuko historiak bertakoa gainditzen duela ikus daitekeen. Kontakizun koral horrek garaiko kostunbrismoa azpimarratzen du, eta benetako gertakariak pertsonaiekin eta fikziozko egoerekin lotzen ditu, obra hazten laguntzeko.

Marrazkiak Kike Infame marrazkilari eta dibulgatzaileak egin ditu, komikiak errealitate desberdinak biziarazteko duen gaitasuna erakutsiz: ’Ermuan barrena, hobeto ezagutu dezakegu egungo egoerara hurbildu gaituen bidea. Hori ezagutzea eta bide hori ikustea funtsezkoa da izandako lorpenak baloratzeko’.

Kolorea, obraren atmosferan funtsezkoa, Daniel Gojenolak jarri du.

‘Los 24 nudos de Neptuno’ lanean, erraketistek hiri eta herrialde ezberdinetako frontoien bidez Ermuaren izena ezagutzera eman zuten garaia irudikatzen da, Petra Lizasoren pertsonaiaren bidez. Era berean, garai hartako lanbidearen baldintzak eta ezagutzen ez zuten mundu batera zabaltzeko aukera ere erakusten digute.

Neptuno planeta aurkitzeko denbora luzea behar izan zen bezala, erraketisten historiarekin gauza bera gertatu da, ez baita behar bezala ezagutu ez eta baloratu. Komiki honek emakume kirolariek gure historian izandako parte hartzea erakutsiko die belaunaldi berriei, nahiz eta haien lana ez den beti ikusarazi.

‘Ermua binetetan’ istorio bilduma elebiduna da (euskaraz eta gaztelaniaz), komikiaren bidez udalerriko une ezezagunenetako batzuk hurbiltzen dizkigutenak. ‘Neptunoren 24 korapiloak’ bilduma horren laugarren alea da. Kapitulu guztiek istorio konstelazio bat osatzen dute, non planeten izenak eta antzinateko jainkoekin duten korrelazioa nahastu eta obraren esanahia zabaltzen den.

Komiki berriaren 500 ale argitaratu dira. Tirada horren zati bat udalerriko ikastetxeetan banatuko da. ‘Neptunoren 24 korapiloak’ liburuaren alea udal liburutegiko mostradorean eska daiteke. Bertsio digitala nahiago dutenek, Tokiko Bilduma atalean irakur dezakete.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik