OLHUIko ikasleek udaletxea bisitatu dute

13.11.24
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua
Erakundea
Bisita gidatua gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barne dago

Ermua-Mallabiko Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak (OLHUIk) dituen hiru espezialitateetako bigarren urteko hogeina ikasleek gure herriko udaletxea bisitatu dute gaur. Rosa Maria Cid alkateordeak eta Jol Gisasola Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak harrera egin diote taldeari.

Taldearekin batera, "Gizarte" ikasgaiko irakaslea etorri da, tokiko gobernuaren funtzionamendua eta hiritik gertuen dagoen administrazioak ematen dituen zerbitzuak ezagutzeko xedez. Bide batez, Valdespinako markesaren antzinako jauregia zen eraikinaren historia eta gaur egungo udaletxearen egoitza ezagutu dute. Eta horren barne Udalbatza biltzen den osoko bilkuren aretoa.

Bisita gidatu hau gizarte- eta hezkuntza-proiektuaren barruan kokatzen den jarduera bat da.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean