‘Oporrak 2025’ lehiaketara aurkeztutako argazkirik onenak aukeratu dira

15.10.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Aurten 59 irudi aurkeztu dira; 45 telefono mugikorrarekin hartutakoak izan dira eta beste 14 kamera digitalarekin

Ermuko Udal Kultura sailak urtero antolatzen duen "Oporrak 2025" argazki lehiaketak badu egile sarituen zerrenda. Lehiaketara 59 irudi aurkeztu dira; horietatik 45 telefono mugikorrarekin hartu dira eta 14 kamera digitalarekin. Proposamenen kalitatea izan da edizioaren ezaugarri nagusiak eta, beraz, epaimahaiak ez du lan erraza izan. Jasotako argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzekoak izan dira, munduko zehar hartuak, egileen opor-leku anitzetako isla. Lehiaketak 800 € banatzen ditu sarietan.

Lau sarietatik hiru herrian bertan geratu dira, eta laugarrena Deba-goienera joan da, Bergarara hain zuzen ere.

Saritutako egileen zerrenda, irudi bakoitzarentitulua, non hartu den eta sariaren zenbatekoa honako hau da:

  1. Kamera digitaleko lehen saria Ermuko Asier Casas Rodriguezentzat, "El final del día" argazkiarekin, Zadarreko itsasargian (Kroazia). 300 €-ko saria.
  2. Kamera digitaleko bigarren saria Ermuko Iñigo Sainz Álvarezentzat, "Escaladores" argazkiarekin, Atxarteko harrobian (Abadiño). 200 €-ko saria.
  3. Lehen saria mugikorrarekin Iñaki Zenitagoia Pildainentzat, Bergarakoa, Udalaitzen (Arrasate) ateratako "Askatasuna sentitzen" argazkiarekin. 200 €-ko saria.
  4. Bigarren saria mugikorrarekin Edurne Iriondo Garitagoitia ermuarrarentzat, "Goiza hondartzan" argazkiarekin, Marina de Casaresen (Malaga). 100 €-ko saria.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu