Ostegunetik astelehenera lau estreinaldi zinematografiko izango ditugu ikusgai Ermua Antzokian

23.09.25
Ermua Antzokia
Gizartea
‘Condenados’, ‘Romería’, ‘Los Roses’ eta ‘Heidi. Katamotzaren erreskatea’ proiektatuko ditu aretoak

Ermua Antzokiak beste lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan. Proiekzioak ostegunean hasiko dira zineklub saioarekin. Bertan, ‘Condenados’ zinta daniarra ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan, azpitituluekin (JBA), 20:30etatik aurrera. Gustav Möllerrek zuzendutako thriller honek kartzelako drama bat kontatzen du. Filmak 100 minutu irauten du, eta Evaren istorioa dakarkigu. Eva espetxeetako funtzionario idealista samarra da, eta bere bizitzaren dilemari aurre egin behar dio iraganean ezagutu zuen gaztea lan egiten duen espetxean sartzen denean.

Zinema komertzialari dagokionez, bi proposamen izango ditugu. Lehenengoa, ‘Romería’ film luzea, Carla Simonek zuzendutako ekoizpen espainiarra. 80ko hamarkadako nerabezaroa, familia, drogak eta HIESa jorratzen dituen drama da. Marinaren istorioa da, zeinak Vigora bidaiatzen duen bere aita biologikoaren familia ezagutzera. Aita hiesak jota hil zen, ama bezala, bera oso txikia zela. Osaba-izebekin eta amonekin egiten dituen topaketen bidez, neska gaztea gurasoen bizitza sakonkiago ezagutzen saiatuko da. Film hau Canneseko Zinemaldian aurkeztu da. Larunbatean 19:30ean eta asteleheneko -hilaren 29ko- 20:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Asteko bigarren film komertziala ‘Los Roses’ izango da, Jay Roachek zuzendutako bi orduko luzemetraia britainiarra. Komedia beltza da, familiari buruzko remake bat. Filmak Ivy eta Theok osatzen duten bikote perfektuarentzat bizitza erraza dirudiela kontatzen du: karrera arrakastatsuak, senar-emazte zoriontsuak eta seme-alaba bikainak. Baina bere ustezko bizitza idealaren fatxadaren atzean ekaitza dago. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7 eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, haur eta familientzako gazteen saioan, ‘Heidi. Katamotzaren erreskatea’. Suitzako Alpeetan, Heidi pozik bizi da bere aitonarekin, naturaz eta mendiko askatasunaz gozatuz. Uda kostaldean igarotzeko gonbidapena jasotzen duenean, abenturaren emozioak liluratu egiten du, baina dena aldatzen da katamotz zauritu bat aurkitzen duenean. 78 minutuko abentura.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean