Ostiral honetan, "Llévame a Benidorm" Ermua Antzokian

30.10.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Antzezlana, bizitzari egindako kantu hunkigarria, 20:30ean hasiko da

Arteyo Producciones konpainiak Llévame a Benidorm antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan, azaroak 1, Ermua Antzokian. Zinemaz, maitasunez eta umorez beteriko komedia gozagarria, kritika soziala ere barne hartzen duena.

Mila, Alzheimerrak jota, egoitza batean bizi da. Luisak, bere bikotekide eta bisitatzen duen pertsona bakarrak, Santanderrera joan behar du, bere seme-alabak etxea saltzera doazelako. Milak Benidormera azken bidaia egitea erabaki du: umorez, eta amorruz betetako bidaia. Maitasuna protagonista duen bidaia batean nabigatuko dute bi protagonistek. Bizitzari egindako oihu bat da, azken festa bat, kantu zirraragarri bat eta LGTBIQ+ borrokan aitzindari diren emakumeei egindako omenaldia.

Celia Moranek zuzentzen du Josi Alvaradok idatzitako obra hau, eta Rocio Solis eta Alejandra Guiol aktoreek antzezten dituzte bi protagonistak.

Llévame a Benidorm ostiral honetako 20:30etatik aurrera antzeztuko da. Sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik