Parte hartzeko eta erabakitzeko trebetasunak landuko dituzten haurrentzako tailerrak

28.02.25
Imagen
Udal Liburutegia
Erakundea
Gizartea
Ordu eta erdiko 2 saio izango dira Liburutegian, martxoaren 12an eta 19an. Izen-emateak zabalik

Ermuko Udalak herriko haur eta nerabeekin duen konpromezua ukaezina da, eta 2016az geroztik gauzatzen ari da "Ermua, Hiri Hezitzailea" proiektuaren bidez. Proiektu horren ardatz nagusietako bat ‘Haurtzaroaren Kontseilua’ da, Alkatetzaren organo aholku-emailea, bost ikastetxeetako 7-8 urteko ikasleek osatzen dutena. Kideek beren ikuspegia eta proposamenak ematen dituzte udalerriko gaiei eta tokiko kudeaketari buruz. Haurrak kontutan hartzea; topagune bat edukitzea eta esaten dutena entzutea jada, parte-hartzeko modua da.

Erakundeak bide horretan sakondu nahi du eta, hori dela eta, Liburutegiaren bitartez, Aurrekontuetan Parte Hartzeko bi tailer antolatu ditu haurrentzat, 'Jolasean, parte hartu'  bakoitzak ordu eta erdiko bi saio izango ditu:

  • 2015etik eta 2018ra urteen artean jaiotako adingabeentzako tailerra.
  • 2011tik eta 2014era urteen artean jaiotako adingabeentzako tailerra.

Tailerren datak, ordutegia eta lekua berberak izango dira adin-talde bakoitzerako. Bi asteazken jarraian, martxoaren 12 eta 19an, 17:30etatik 19:00etara, liburutegiko hirugarren solairuan.

Tailer horietan, haurrek hainbat dinamikaren bidez garatuko dituzte beren partaidetza-eskumenak, eta entzunak izateko eskubidea baliatuko dute. Erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzeko tresnak eta baliabideak emango zaizkie; proposamenak defendatzen ikasiko dute; lehentasunak ezartzen, akordioak lortzen eta aliantzak egiten; egoera zehatzei irtenbideak bilatzen, eta, aldi berean, trebetasun eta gaitasun sozialak garatzen.

Izena eman behar da, plazak mugatuak direlako

Bigarren saioan ariketa praktiko eta erreal bat egingo dute: eztabaidarako eta talde-lanerako prozesu baten ondoren, Udalak 2026ko aurrekontuan proiektu baterako edo batzuetarako bideratuko dituen 30.000 euroekin zein proiektu finantzatuko diren erabakitzea. Helburua haurtzaroaren ikuspegitik Ermua atseginagoa eta bizigarriagoa lortzea da.

Tailer horiek adingabeei zuzenean eragiten dieten tokiko arazoetarako ideiak eta irtenbideak proposatzeko gune bat eskainiko diete. Era berean, beren nahiak eta beharrak proiektatzeko aukera ematen die, Ermuko tokiko kudeaketan protagonismo aktiboa emanez. Herritar guztientzako Ermua abegikorragoa lortzeko erantzun kidetasuna lortzeko modu bat izango da, adina edozein dela ere.

Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da izena ematea martxoaren 10a baino lehen, udal webgunean utzi dugun onlñineko agiri honen bidez eta udal liburutegian bertan.

Izen-emateen kopurua plazena baino handiagoa bada, plazak zozketa bidez esleituko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
13.06.25
Betiondoko igerilekua eta Ongaraiko ur-jolasak, udarako prest

Bi instalazioak larunbat honetan, ekainak 14, zabalduko dira irailaren erdialdera arte
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan