Imagen
‘Pasialeku’ elkarteak astebeteko ekintzak antolatu ditu
17.10.25
Gizartea
Hilaren 20tik 24ra, "Adinekoen Nazioarteko Eguna" urrian dela ospatzeko
Urrian "Adinekoen Nazioarteko Eguna" ospatzen dugu, 1990eko abenduaren 14ko Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 45/106 Ebazpenarekin bat etorriz. Ermuan, efemeride honen testuinguruan, hilabete osoan zehar hainbat jarduera gauzatzen ditugu. "Pasialeku" Hirugarren Adinekoen Elkarteak jarduera sorta bat prestatu du datorren asterako, ospakizun hori dela-eta. Jarduera fisikoak, musika, dantza, mendi-ibiliak edo jolas kolektiboak eta herri bazkaria izango da.
Hona hemen programaren xehetasunak:
- Astelehena 20:
- 10:00etan: Dantza Orbe kardinalaren plazan eta petanka txapelketa.
- 18:00etan: Unzaga Gizarte Etxeko abesbatzaren kontzertua parrokian.
- Asteartea 21:
- 10:30etan; Mantenu gimnasia K.Orbe plazan eta petankako txapelketa.
- Asteazkena 22:
- 10:30etan: Osakidetzako ibilaldi osasungarria.
- 11:00etan: Dantza klasea plazan eta petanka txapelketa.
- 17:00etan: Bingo berezia jubiletxean.
- Osteguna 23:
- 10:00etan: Arku tiroa, dardoak eta igel-jokoa K. Orbe plazan. Eta petanka txapelketa.
- 16:30etan: Udazkenari buruzko hitzaldia. Osakidetzaren eskutik.
- 18:30etan: Kantu taldearen kalejira.
- Ostirala 24:
- 9:30etatik aurrera: mendi martxak.
- 14:30ean. Bazkari herrikoia.
Lotutako albisteak
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik