‘Poesiarekin jolasean’ haurrentzako jarduerarako izen-emate zabalik

11.03.25
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Juan Kruz Igarabide idazle eta irakasleak dinamizatuko du, Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala

Martxoaren 21ean 'Poesiaren Nazioarteko Eguna' ospatuko da eta horren harira Juan Kruz Igerabide idazleak poemak, umorea eta sentimenduak uztartzen dituen haur ekimen bat dinamizatuko du udal liburutegian. 'Poesiarekin jolasean' jardueran parte hartzeko izen-ematea doakoa da, eta martxoaren 19ra arte egin daiteke, asteazkena, lasterbidez uzten dizuegun agiriaren bidez.

Eskaria dauden plazak baino handiagoa izatekotan tokiak zozketaz esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda martxoaren 20an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-oholean, eta posta elektronikoz ezagutaraziko zaie izena eman duten guztiei.

Martxoaren 21ean, ostirala, "Poesiarekin jolasean" izeneko euskarazko saioa egingo da, haurrei poesia hurbiltzeko. 2011 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrei zuzendua izango da eta hauek bakarrik edo heldu batekin parte hartu ahal izango dute. Jarduera liburutegiko hirugarren solairuan izango da, 17:30etatik 18:30etara.

Dinamizatzailearen inguruko hainbat datu

Juan Kruz Igerabidek, haurrei eta gazteei zuzendutako lan ugariren egilea da, zeinak helduentzako literatura idazten hasi zuen bere ibilbidea. Bere bizitzaren zati handi bat ikerketari eskaini dio, batez ere haur literaturaren esparruan, poesia aztertuz. Sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, Kritikako Sari Nazionala bi aldiz 1994an eta 2003an eta Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala 2018an.

Juan Kruzek dioen bezala, "Poemak entzun, poemak errepikatu, igarkizunekin jolastu- Poesia hitzaren jolas bizia da; badu erritmo bat, baditu soinu atseginak, badu umorea, baditu sentimenduak. Bihotzetik ateratzen da eta bihotzera sartzen da. Hitzak arrain txikiak dira, eta eskuetan harrapatu eta ihesi ibiltzen dira, gurekin jolasean”.

Poesiak hitzekin jolasteko, hizkuntzarekin sortzeko eta gure emozioekin konektatzeko aukera ematen digu. Haurtzaroan irakurtzeak haurren irudimena estimulatzen du, musikaltasunarekiko eta erritmoarekiko erakarpena sentitzen baitute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu