Prest festaz beteriko lau egunez gozatzeko?

24.07.25
Santixauak 2022
2025eko Santixauak ostegun honetako txupinazoarekin hasiko dira ofizialki, 19:00etan

Aste eta erdi txarangen jokoez, kontzertu handiez eta haurrentzako jarduerez gozatzen igaro ostean, Ermua festan murgilduko da gaur, ofizialki, 2025eko Santixauetako txupinazoarekin. Orbe Kardinala plazan jaurtiko du Alain Kortazar aktoreak suziria 19:00etan, eta igande gauera arte mota guztietako dozenaka ekitaldi izango dira.

Uztailaren 24 euritsu honetan, egun handiaren bezperan, txarangen desfileak herriko kaleak hartuko ditu 19:00etatik aurrera, txupinazoaren ondoren. Kalejira Irulitxa eta New Tocados txarangek eta Brincadeira batukadak alaituko dute. 22:00etan Techno Jaialdia hasiko da Martxoak 8 Plazan Aitor Ronda, Ash eta Droix DJekin, eta 23:00etan Vulkano Show orkestrak dantzaraziko gaitu Orbe Kardinala plazan.

Uztailaren 25ean, ostirala, Santiago Egunean, goiztiarrenek txokolatada handiarekin eta barrus probarekin hasiko dute eguna 07:00etan Orbe Kardinalaren plazan eta bigantxak 08:00etan aterako dira Ongaraiko patiora. Kaltxango eta San Martin plazetan 2 eta 4 urte bitartekoen parke txikia eta haur parkea egongo dira, hurrenez hurren, 12:00etatik 14:00etara, 17:00etatik 20:00etara. 12:30ean meza nagusia Santiago elizan, Joselontxos eta Ustekabe txarangen kalejirak edo herri kirol erakustaldia izango ditugu Orbe Kardinala plazan. 17:00etan esku pilotako partida profesionalak hasiko dira Aritzmendi pilotalekuan, eta Mugartearen pintura koadroak zozketatuko dira Zubiaurren. 19:00etan kalejira animatuen ondoren, 20:00etan larraindantza eta 20:30ean euskararen aldeko brindisa izango dira, eta gaueko ekitaldi nagusiak Glubs kaleko ikuskizuna (22:30ean San Pelaion) eta Nueva Alaska berbena (23:00etan Orbe Kardinala plazan) izango dira.

Uztailaren 26an, larunbata, Santa Ana, goizeko jarduerak eta haur parkeak errepikatuko dira, baina eguneko protagonistak pertsona nagusiak izango dira, 12:00etan Orbe Kardinalaren plazan omenduko direnak. Guanajuatoko (Mexiko) Mariachi Imperial taldeak kaleak girotuko ditu 13:00etan plazako kontzertura iritsi aurretik. 14:00etan herri bazkaria izango da Merkatu plazan, eta 18:00etan afizionatuen esku pilota partidak plazako frontoian. Palma bolaren jarraitzaileentzat, emakumezkoen txapelketa ere jokatuko da 12:00etan San Pelaioko bolatokian.

Haurrek Pontx Pailazoaren "Denok plazara" ikuskizunarekin dibertitzeko aukera izango dute 19:00etan, eta bitartean Alboka, bertako txarangak eta Rockalean taldeek kaleak alaituko dituzte, larraindatzaren aurretik. Gauean, hiru musika aukera izango ditugu: Lóstregos, Empire of Disease, Frakture eta Norbac taldeen rock jaialdia Martxoak 8 plazan (22:00etan); Deabru Beltzak taldearen "Les tambeurs de feu" kale ikuskizuna San Pelaio plazan (22:30ean), eta Septima Avenida orkestraren berbena Orbe Kardinala plazan (23:00etan).

Uztailaren 27an, igandea, Zezen Eguna, txokolatada, barrus eta bigantxen ondoren, paella lehiaketa herrikoiari hasiera emango zaio Ermuko kaleetan 11:00etatik 12:30era. Sardina erreak ere banatuko dira 11:00etan Martxoak 8 plazan, haur parkeak Kaltxango eta San Martin plazetan eta Irulitxa eta Macjeara 's Jazz Banden kalejirak, eguerdian zein arratsaldean. Nobedade gisa, 13:00etan, Els Xicots de Vilafrancak castells erakustaldia eskainiko du plazan. 2025eko Santixauak modu bikainean amaitzeko, 23:00etan su artifizialen ikuskizuna izango da Ongaraiko parketik, Agur Jaunak abestuko da eta La Perra Blancoren kontzertua 23:30ean Orbe Kardinala plazan.

Kontsultatu programazio osoa lerro hauen osteko Dokumentuak atalean.

Puntu Morea

Gogorarazi nahi dizuegu Puntu Morea gure jaietan egongo dela, guztiontzako berdintasunezko jaiak bermatzeko informazioa eman, artatu eta laguntzeko prest. Gune honetara egun eta ordu hauetan gerturatu zaitezkete: 

  • Uztailak 24:
    • 19:00etatik 01:00etara Patxi plazan
    • 01:00etatik 03:00etara Erdikokale 5en (antzinako Bolintxo)
  • Uztailak 25:
    • 22:00etatik 01:00etara Patxi plazan
    • 01:00etatik 06:00etara Erdikokale 5en (antzinako Bolintxo)
  • Uztailak 26:
    • 22:00etatik 01:00etara Patxi plazan
    • 01:00etatik 06:00etara Erdikokale 5en (antzinako Bolintxo)

Dokumentuak