Sakonako txakurren parkeko hesia aldatu egingo da

08.07.24
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Hirigintza
Hesi metaliko elektrosoldatu batek ordeztuko ditu egungo zurezko hesi hondatuaren 160 metroak

Udaleko Zerbitzu Sailak Sakonako txakurren parkearen hesia ordezkatuko du, Brigadako arduradunak iragarri duenez. Gaur egun, tratatutako egurrezko hesi bat du perimetroak, eta kalean dagoenez, denboraren poderioz eta klimatologiaren eraginez alperrik galdu egin da.

Egungo zurezko ehun eta hirurogei metro (160 m) linealen ordez hesi metaliko eta elektrosoldatu berde bat jarriko da. Lanak "Saigo Cerramientos" enpresak egingo ditu, uztailaren 10etik aurrera (asteazkena) eta hilaren 19rako (ostirala). Horniduraren eta instalazioaren kostua 6.000 €uro izango da, BEZa aparte.

Udaltzaingoak bi aparkaleku seinaleztatu eta erreserbatu ditu parkearen sarreraren aurrean, bihar, asteartea, iritsiko den materiala deskargatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko