Salabente jaietan egongo asteazkenetik igandera

01.07.25
Gizartea
Jarduera asko izango ditu auzoak, batez ere ostiraletik igandera bitartean

Sallabente auzoak bihar hasiera emango die bere jai herrikoiei. Ongarai eta San Pelaio ondoren lekuko hartuz, bost eguneko jarduerak biziko ditu, Santixau jai nagusiei txanda eman aurretik. Pintxo lehiaketa bihar hasiko da, horretan Salmantino, Niza, Itxaso, Zugaitz eta Pedres establezimenduek parte hartuko dutelarik. Hotelak ere pintxoak eskainiko ditu, baina lehiaketatik kanpo. Osteguna haurrentzat izango da, Inguru Abenturaren eskutik. Arratsaldeari amaiera emango zaio askari batekin. Pintxo lehiaketak aurrera jarraituko du.

Asteburuan, jardueren intentsitateak eta ekitaldi kopuruak gora egingo dute. Ostiralean irekiko da igandera arte mantenduko den Erdi Aroko azoka handia. 17:00etatik aurrera haur parkea egongo da gazteenentzat. 19:00etan poteoa eta jaien hasiera. 20:30ean eta ordubetez, bertako disc-jockey-en emanaldia izango da, IkerB eta Danel Santiagorekin. 23:00etan itxiko da azoka eta Djen jaiak goizaldera arte jarraituko du.

Larunbat goizean, 11:00etatik aurrera, Erdi Aroko azoka irekiko da berriro. 12:30ean, vermuth salsero egongo da. Arratsaldean, 18:00etan, batukada feminista Andrajozak, Sorginkada eta BasFemband taldeekin. Ordubete beranduago sardinak eta saihets erreak eskainiko dira. 23:00etan itxiko da azoka igandera arte. Ordu horretan hasiko da dantzaldia orkestra nagusiarekin goizeko 3ak arte. Atsedenaldian bingo egongo da.

Igandean, azken egunean, 11:00etan irekiko dute berriro merkatua. Eguerdian igel txapelketa izango da haur eta helduentzat. 15:00etan paella-jan herrikoia zerbitzatuko da eta bazkalostean bingoaren jokoa egongo da. 17:00etan Eva akademiako "Fit Gispy" taldeak emanaldia eskainiko du. 18:00etan "Taupada" taldeak dantzatuko du. 18:30etik aurrera sardinak eta saihets erreak eskainiko dira. 19:00etan, agape bat eskainiko zaie adinekoei. 20:00etatik 21:30era "Versionarios" taldeak joko du. 22:00etan itxiko da azoka eta amaituko dira jaiak.

Lotutako albisteak

Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz
Imagen
14.01.26
‘Número de serie’ film laburra Lobianon aurkeztuko bihar

Alberto Muñoz-Fonseca ermuarraren azken lana; bihar 19:00etan
Imagen
13.01.26
Ermua Antzokiak aste honetan ‘La Asistenta’ eta ‘Me has robado el el corazón’ proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Kontinental’25’ eta haurrentzako saioan ‘Bob Esponja’ eskainiko ditu