San Juan Suak argituko du igande gaua

21.06.24
Euskal Birusak eta Txindurri Dantza Taldeak 22:30ean emango diote hasiera akelarreari

San Juan gaua oso gau berezia da munduko leku askotan, udako solstizioa ospatzen baita. Urteko gaurik laburrena da, eta tradizioari jarraiki, Orbe Kardinala plazan piztuko den su handiak argituko du Ermuko gaua.

Euskal Birusa eta Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak San Juan sua antolatu dute igande honetarako, ekainak 23, gaueko 22:30etatik aurrera. Ospakizuna sugarrak piztuz eta Akelarrea antzeztuz hasiko da. Gauean zehar, irrintzi lehiaketa eta suaren inguruko korru dantzaldiak izango dira, eta San Juanen kanta abestuko da.

Gauerdian eta festa amaiera gisa, suzko zezena aterako da.