San Martin azokarako izen-emateak zabaltzear

22.09.23
Aurreko edizioko artisau postua erakusten du argazkiak
Euskara
Gizartea
Nekazari eta baserritar ekoizleentzako izen ematea urriaren 2an zabalduko da baita inguruko artisauekin azoka txikian parte hartu nahi dutenentzat ere

Azaroaren 11n XXXIII. San Martin azoka ospatuko da eta dagoneko Euskal Birusa elkartea antolatzailea hasia da horren prestaketa lanetan, denok gustuko dugun festa hau jardueraz jantzi eta borobiltzeko.

Azoka honen bitartez Euskal Birusa Kultura elkarteak euskara plazara eta gure kaletara atera nahi du euskara dakigun oro elkar ezagutzeko eta bere erabilera handitzeko asmoz. Horretarako azokarekin batera egunean zehar ere hainbat ekitaldi antolatuko ditu herritar eta bisitarien gozamenerako.

Azokan parte hartuko duten nekazari eta baserritar ekoizleentzako izen ematea urriaren 2an zabalduko da eta horretarako interesatuek Abiapuntu bulegoetan edo ohiko bideetatik eman beharko dute izena. Beharrezkoa da oinarrietan jasotakoa betetzea eta dagokion eskabide orria urriaren 12a baino lehen aurkeztea.

Azaroaren 11an, nekazal azoka honez gain, inguruko artisauekin azoka txiki bat ere egiten da, horiei ere izena emateko ordua zabalduko zaie urriaren 2an, kasu horretan izena posta elektronikoaren bitartez eman beharko da ondoko helbidera: euskalbirusa@gmail.com.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik