San Pelaio parkearen zati bat berritzeko lanak

16.01.26
Kautxuzko espazioa saneatu eta ordezteko lanak hasi dira

Hirigintza eta Jasangarritasun alorrak San Pelaio parkeko tarte bat saneatzeko lanak kontratatu ditu, zehazki, haurrek jolasetarako erabiltzen duten kautxuzko karratua, hasiera batean xake-jokoa zena. Kautxuzko lauzak hondatuta eta egoera txarrean zeudenez, kendu egin dira eta horien ordez koloredun hormigoia jartzea erabaki da.

Apurtutako edo solte zegoen kautxua arriskutsua zen toki horretan ibiltzen diren pertsonentzat, baita bizikletan edo patineteetan zenbiltzatenentzat.

Kautxua kendu, garbitu eta ingurua egokitzeko lanak atzo hasi ziren, segurtasun-perimetroa ezarri eta ingurua seinaleztatu ondoren. Gaur ez da lanik egin, asteko azoka txikiaren jarduera egin behar zelako. Datorren astean hormigoizko zoladura berria egingo da, parkeko erabiltzaileen joan-etorrien segurtasuna bermatzeko.