Imagen
S.D. Eibarrrek fitxatu du Ibai Asenjo futbolari ermuarra
18.07.24
Kirolak
Gizartea
2026ko ekainera arte sinatu du eta fitxa C. D. Vitoria taldean izango, eibartarren lehen filialean
S.D. Eibarrek Ibai Asenjo ermuarra fitxatu du eta C. D. Vitorian izango du fitxa, talde armaginaren lehen filiala eta Bigarren RFEF mailan ari dena, armaginek atzo euren webgunean iragarri zutenez.
S.D. Eibar eta Athletic Club akordio batera iritsi dira 20 urteko punta erdia eskualdatzeko. Jokalariak 2026ko ekainera arte sinatu du eta armaginen lehen filialaren fitxa izango du.
Ibai Asenjo (Ermua, 2003) Lezamako harrobiko jokalaria izan da alebin mailatik, eta azken denboraldian 15 partida jokatu zituen. Premier League International Cup txapelketa jokatu zuen Athletic Clubeko 23 urtez azpiko taldean ere aritu zen.
Jokalari armagin berriak atzo egin zituen bigarren taldeko diziplinan hasi aurreko proba medikoak.
Lotutako albisteak
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik