Sormenezko sukaldaritza ikastaroa gazteentzat

Sukaldatzea, egunero elikagaiak ahalik eta hoberen dastatzeko zeregin garrantzitsua izateaz gain, emaitza onak lortu nahi badira denbora, ahalegina eta pasio handia eskaini behar zaion artea da. Askotan, batez ere errutinagatik, bizkorrena eta errazena dena prestatzearekin konformatzen gara; hala ere, denbora gehiago ematen diogunean, guztiak zapore goxoagoa hartzen du. Gainera, gabon jai egunetan, sukaldaritzak balio handia hartzen du; izan ere, gastronomiaz gozatzeko unea izateaz gain, familien topagune ere badelako, eta pertsonen arteko loturak indartzen ditu.
Horregatik guztiagatik, Ermuko Udalak, Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirol sailaren bidez, "Gabonchef: gabon jaietan ni sukaldari!" izeneko sormenezko sukaldaritza tailerra antolatu du. Tailer honetan partaideei teknikak, baliabideak eta trikimailuak emangoo zaizkie etxeko gazteei, Gabon jaietan Ermuko etxeetan prestatu daitezkeen jaki goxoen egile izan daitezen.
Doako ikastaroa abenduaren 14, 21 eta 28an, 16:30etatik 18:00etara
Ikastaroa doakoa da eta abenduaren 14, 21 eta 28an egingo liburutegiko hirugarren solairuan 16:30etatik 18:00etara bitarteko ordutegian.
Hiru saioetan parte hartzaileek errezeta originalak prestatzeko aukera izango dute, Gabonetan familia eta lagunak zur eta lur utziko dituztenak. Gainera, tailerrak bide emango du sukaldean norberaren sormena garatzeko , giro lasai eta dibertigarrian.
Tailerrean izena emateak hiru saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Ikastaroak 10 plaza izango ditu eta izen-ematea abenduaren 11ra arte egin ahal izango da liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefonora deituz edo mezua idatziz WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz gazteria@udalermua.net edo biblioteca@udalermua.net postontzietara bidaliz. Mezuan honako datu hauek jarri behar dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide txartelaren zenbakia, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa.
Izen emateak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, zozketa bidez esleituko dira lekuak eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutako pertsonen zerrenda webgune korporatibo honetako iragarki-taulan argitaratuko da abenduaren 12an, eta inskribatutako pertsona guztiei email bat bidaliko zaie.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean