Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

13.06.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan

Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak antolatuta, Ermua Talentic jardunaldien laugarren edizioa ospatu da ekainaren 11 eta 12an Izarra Centre eraikineko bosgarren solairuan. Ekimenak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioaren, Innpulso Sarearen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren eta TECHFriendly enpresaren babesa dute, eta aurtengoan, talentua, ziurgabetasun garaiak eta sarean lan egitearen abantailak izan dira ardatzak.

Asteazkenetik ostegunera bitartean, industria, formakuntza eta administrazio publikoaren munduko 30 profesionalek ezagutza, esperientzia eta ideiak partekatu dituzte ekimenera hurbildu diren ikus-entzuleekin. Lehenengo egunak, ekainaren 11, ziurgabetasuna eta talentua izan ditu hizpide nagusi, eta enpresa ezberdinetako ordezkariek mahai-inguru eta hitzaldi interesgarriak eskaini dituzte. Mar Alarcón Social-Car plataformaren sortzaileak eskaini du inaugurazio hitzaldia, ekintzaile izateko eman beharreko pausoen eta zalantzak uxatzearen inguruan. Egui, CAF, Ikor, Margube, AIC eta Bilboko Merkataritza Ganberako ordezkari ezberdinek enpresek egun dituzten erronka ezberdinen eta erregulazioen berri eman digute, eta formazioaren eta pertsonen ikuspuntua ere jaso dugu Adecco, Tekniker, Arcelor Mittal eta Novia Salcedoren eskutik. Azkenik, Ficosa enpresako erosketa buru Ignasi Castellók automozioaren munduan murgiltzeko aukera paregabea eskaini digu.

Ostegunean, ekainak 12, erakunde publikoen txanda izan da, eta Ermuko Udalaren, Innpulso Sarearen eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren irekierari jarraiki, talentuak administrazio publikoetan duen eraldaketa indarra jorratu dute udal eta instituzio publiko ezberdinetako ordezkariek. Josu Ansola Ermuko Udaleko Ekonomia Garapen alorreko zuzendariak  Innpulso Transformaren heldutasun-gida aurkeztu du, eta jardunaldiak amaitzeko, ikus-entzule eta parte-hartzaile guztiek elkarrekin sortzeko tailerra egin dute, ahuleziak eta indarguneak identifikatu eta guztiok ikasteko.

Ermuko Udalak eta Izarra Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie jardunaldietara gerturatu diren hizlari eta entzule guztiei.

 

 

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako