TAO sistema zerbitzuz kanpo egongo da abuztuan

29.07.24
Hiritarren Segurtasuna
Gizartea
Abuztuan tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu 1etik 31ra bitartean

Ermuan txandaka aparkatzeko dugun zerbitzu arautu eta doakoa bertan behera geratuko da datorren ostegunetik abuztuaren 31ko larunbatera bitartean, abuztuan indargabetu egiten baita. Hori horrela, TAO gunean aparkatzea librea da abuztuko hilabetean.

Ermuan egun hainbat aparkaleku daude txandakako TAO sistemaren bitartez (Trafikoaren eta Aparkalekuaren Ordenamendua) kudeatzen direnak. Sistema doakoa da astelehenetik larunbatera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan eta abuztuan sistema bertan behera geratzen da, eta zehaztutako ordutegitik at, aparkatzea librea da.

Sistema abian dagoen guneetan, gehienez ere bi orduz aparkatu daiteke eta ezin da denbora hori luzatu; izan ere TAOren helburua hiritar guztiek lekuak txandaka erabili ahal izatea eta aparkalekua aurkitzea erraztea da. Horrela, herriko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzarentzat lagungarri eta suspergarri izan daiteke. Gauzak horrela, denboratik pasatzen den gidariak ez du tasarik ordainduko, ordenantzan zehaztuta dagoen isuna baizik.Behin bi orduak igarota, debekatuta dago lekua utzi eta berriro aparkatzea denbora luzatu ahal izateko; ezingo da autoa TAO eremuan aparkatu bi ordu geroago arte.

Sistemaren helburua behar duen edonork hiriaren erdigunean aparkalekua aurkitu ahal izatea da. Txandakatzea bermatu nahi da, ez gehien ordaintzen duenak ordu gehiago egon ahal izatea. Berdintasuna bilatzen duen sistema da, gidari guztientzat doakoa eta denbora tarte berekoa.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik