‘The Big Marteen's’ taldearen musika zirraragarria zuzenean Lobianon
‘The Big Marteen's’ talde frantziarra Lobiano Kultur Gunean arituko da larunbat honetan, 20:00etatik aurrera. Sarrerak 10 € balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobianon eta Kutxabanken web atarian. Montpellier (Frantzia) hiritik datorren seikotea da. Zuzeneko bikaina duen taldea. Musikari apartak dira, eskola zaharrekoak, ikuslearekin konektatzen duten horietakoak. Eszenatokian jarrera bikaina eta dotorezia handia dute. Bere errepertorioa abesti propioekin eta Rhythm and bluesaren erreferentzia handien bertsioekin osatuta dago, Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turnerren eraginekin,...
Talde honen musikak mugitzera gonbidatzen du. Banda antzinako swing, ritman blus eta rocanrol jatorrizkoaren musikari eta bandek barne murgiltzen da. The Big Marteen 's taldea ondoko kideek osatzen dute: Vince Bassouk, abeslaria eta gitarra; Remi Peleyras: kontrabaxua; Simon Laurent: bateria; Hugues Lehembre: saxofoi baritonoa; Richard Altier: saxofoia eta Auguste Caron: pianoa.
Plazer bat belarrientzat, larunbat honetan Ermuan. Lobiano Kultur Gunea, 20:00etan.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu