Txarangen arteko jokoak gaur hasiko, Santixau jaien aurrekari
Txarangen Batzordeak Santixauetako txarangen arteko jokoen edizio berri bati hasiera emango dio astelehen honetan, uztailak 14. Ermuar koadrilek indarrak eta dohain artistikoak neurtuko dituzte bost egunetan zehar, Orbe Kardinalaren plazan egingo diren proba dibertigarrietan.
Proben egutegia honako hau da:
- Astelehena 14
- 19:00: pepinoa eta triatloia
- Asteartea 15
- 19:00: harra eta sokatira
- Asteazkena 16
- 21:00: ogitarteko jan herrikoia Irulitxa txarangak girotuta
- 22:30: txarangen abesti lehiaketa
- Osteguna 17
- 19:00: "pringea" eta jatorrizko bekatua
- Ostirala 18
- 19:00: sokatirako finalak eta kuboen proba
- Astelehena 21
- 22:30: playback lehiaketa
3.000 euro baino gehiago saritan
Aurten, guztira, hiru mila eurotik gora euro banatuko dira saritan, eskudirutan zein afarietarako txarteletan, bai eta bederatzi garaikur ere, hainbat jardueratan ondoen sailkatutako koadrilentzat.
Jokoen sari orokorra
- Lehen taldea: garaikurra, 450 euro eskudirutan eta herriko tabernetan afaltzeko balio duen 350 euroko txartela
- Bigarren taldea: garaikurra, 300 euro eskudirutan eta 200 euroko afarirako balea
- Hirugarren taldea: garaikurra, 200 euro eskudirutan eta 125 euroko afarirako txartela
Play-back lehiaketaren saria
- Lehenengo taldea: garaikurra eta 600 euro eskudirutan
- Bigarren taldea: garaikurra eta 300 euro eskudirutan
- Hirugarren taldea: garaikurra eta 200 euro eskudirutan
Jaietako abesti lehiaketaren saria
Gainera, txarangek abestutako jaietako abestien ohiko lehiaketan ere sariak izango dira. Kopuruak oraindik iragartzeke daude.