'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

22.05.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Txitxaun Antzerki' talde berriztarrak "75 puñaladas" antzezlana aurkeztuko du aste honetan Ermua Antzokian. Emanaldia bihar izango da, ostirala, 20:30ean; sarrerak 8 € balio du eta leihatilan erosi ahal izango dugu ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenagotik. "75 puñaladas umore dosia duen drama da; Martín Giner antzerkigile argentinarraren intrigazko lan bat," egoera deseroso eta zentzugabeak" aurkezten dituena. Iaz estreinatu zen obra, eta joan den mendearen erdialdean girotuta dago, espazio edo gela itxi bateko misteriozko eleberri klasikoetan oinarrituta. Antzezpena Aitor Arestik zuzentzen du eta 50 minutu inguruko iraupena du. Taldeak hogei urte bete ditu taula gainean.

Polizia-trama da. Lord ingeles ospetsu baten etxean hilketa bat izan da eta Scotland Yardeko detektibea ikertzera joango da. Hortik aurrera, korapiloa argitzera eramango gaituzten egoera batzuk gertatuko dira. Ezer ez da esaten dena, ezta itxuraz dirudiena ere.

Sinopsia

Mr. Stagertton etxeko estudioan hil dute. Zerbitzuko langileeek gorpua aurkitzen dute. Poliziak ikerketa irekiko du, eta ezustekoaren aurrean aurkituko da: Stagertton jaunak 75 labankada ditu, eta, beraz, ondoriozta daiteke amorruz hil egin dutela. Baina nolatan ez dago odol orban bakar bat ere estudioan?

Aktoreak Ivan Mestraitua eta Andoni Ruiz Larringan dira. Jantziak, atrezzoa eta musika Txintxaungo Jone Martinezen lana dira.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean