Txotxongilo ikuskizuna Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Egunean

01.04.25
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Bihar, asteazkena, 17:30etan Teresa Murga eraikinaren sarreran

1967az geroztik apirilaren 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotza ospatzeko. Efemeride hori dela eta, liburutegiak ‘Etxean goxo’ haurrentzako txotxongilo ikuskizun dibertigarria eskainiko du bihar, asteazkena, arratseko 17:30ean, eraikinaren sarreran. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Bere protagonista arratoi arrunta da, maskota bat izan nahi duena eta familia bateko beste kide bat sentitu nahi duena. Horregatik bere bizitzari uko egingo dio abentura sinestezinak bizitzeko. Bere bidaian pertsonaia zoragarriak aurkituko ditu: Alai txakur jostari eta dotorea, beti modan jantzita; Clementina, dendaria eta zirkuko izar handi bat, Sir Arthur lehoia. Lortuko al du bere helburua?

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu