Udako 'Bookface' lehiaketako irabazleak ezagutarazi dira
Udal Liburutegiak sormena, argazkigintza eta irakurketa uztartzen dituen 'Bookface' lehiaketaren laugarren edizioko irabazleen izenak jakinarazi ditu. Lehiaketara 23 argazki aurkeztu dira oinarrietan zehazturiko hiru kategorietan, parte-hartzaileen adinaren arabera. Irabazleak hauek dira: Laia Lombraña 14 urtetik beherakoen kategorian; Elsa Verguizas 15 eta 40 urte bitartekoen kategorian, eta Cristina Sánchez 41 urtetik gorakoetan. Bakoitzak liburu sorta bat eta bi sarrera jasoko ditu sari gisa, urtea amaitu arte Antzokiak programatu duen ikuskizun baterako.
'Bookface' lehiaketa argazki bat ateratzean zetzan, non parte-hartzailearen aurpegia aukeratutako liburuaren azalarekin bat egiten zuen. Atrezzoa eta konposizioa libreak ziren, egilearen gustukoak. Argazkia izanda, azkenik, hori udal liburutegira bidali behar zen posta elektronikoz edo WhatsApp bidez.
Zorionak irabazleei eta eskerrak partaideei.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu