Udako lau aste dibertigarrienak, Oporretan Jolasen eskutik

25.04.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Euskara
Haurrentzako udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 7an hasiko da

Ermuko Udaleko Euskara eta Kirol Sailek Oporretan Jolas udalekuak antolatu dituzte beste urte batez ekainerako eta uztailerako. Jarduerak Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta izena emateko epea maiatzaren 7an, asteartea, hasiko da.

Lau astez, parte hartzaileek ondo pasatzeko eta, aldi berean, euskara praktikatzeko eta hobetzeko hainbat jardueraz gozatu ahal izango dute. Aurreko urteetan bezala, Oporretan Jolas lau astetan, lau adin-bloketan eta lau motatako jarduera dibertigarri eta hezigarritan banatuko da: aisialdia, STEAM tailer teknologikoak, zirku eskola eta kirol jarduerak. Asteen eta adinaren araberako banaketa honela geratu da:

Oporretan Jolas programa
 

Ekainak 24-25-26-27-28

Uztailak 1-2-3-4-5

Uztailak 8-9-10-11-12

Uztailak 15-16-17-18-19

LH 1-2 Aisialdi ekintzak Kirolaz blai Zirku eskola STEAM tailerrak
LH 3 STEAM tailerrak Aisialdi ekintzak Kirolaz blai Zirku eskola
LH 4 Zirku eskola STEAM tailerrak Aisialdi ekintzak Kirolaz blai
LH 5-6 Kirolaz blai Zirku eskola STEAM tailerrak Aisialdi ekintzak

Talde bakoitzaren ohiko ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da. Jarduera talde bakoitzerako programazio zehatza multzo bakoitzeko parte-hartzaile kopurua jakin ondoren zehaztuko da.

Izena emateko epea maiatzaren 7an irekiko da, asteartea, eta 14ra arte luzatuko da. Izena asteka eman beharko da, adin-taldearen arabera zein jardueratan eta zein astetan parte hartu nahi den aukeratuz.

Asteko eta haur bakoitzeko prezioa 35,98 eurokoa da; 28,78 euro pertsona bakoitzeko, bi anai-arrebek izena ematen badute edo familia ugariko kide badira (edozein astetan izena ematen dutela ere). Matrikula-tasa Kutxabankeko kontu zenbaki honetan ordaindu beharko da, haurraren izen-abizenak zehaztuz: ES89 2095 0040 6091 1099 0751.

Tasak ordaindu ondoren, eskabidea bete eta ordainagiriarekin batera erregistratu beharko da Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan. Abiapuntu bulegora ere joan daiteke, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:30era.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du