Udako ordutegi trinko eta motzagoak udal zerbitzuetan

30.06.25
Erakundea
Gizartea
Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienak 08:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik uztailean eta abuztuan

Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek udako ordutegira egokituko dituzte ordutegiak gaurtik aurrera. Datozen asteetan udal zerbitzuak erabili behar dituztenek honako aldaketa hauek izan beharko dituzte kontuan:

Administrazio-zerbitzuak

Abiapuntu Herritarren Arretarako Bulegoa astelehenetik ostiralera irekiko da, 08:00etatik 14:00etara, uztailean eta abuztuan. Uztailaren 25 eta 31n eta abuztuaren 1 eta 15ean itxita egongo da. Gogoan izan egoitza elektronikoa herritarren zerbitzura dagoela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide telematikoki egin ahal izateko.

Komentukua kaleko 5. zenbakian dagoen Enplegu Zentroa ere udako ordutegira egokituko da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara, eta itxita egongo da aipatutako uztaileko eta abuztuko jaiegunetan.

Udaltzaingoa eguneko 24 orduetan egongo da herritarren zerbitzura asteko 7 egunetan, lanegunetan zein jaiegunetan.

Kultur zerbitzuak

Udal liburutegiak ere ordutegia aldatuko du. Uztaileko lehenengo bi asteetan, hilaren 11ra arte, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era irekiko dira instalazioak. Asteburuetan liburutegia itxita egongo da. Uztailaren 14tik (larunbata) abuztuaren 31ra (larunbata) arte, biak barne, liburutegira lanegunetan eta goizez baino ezin izango da sartu, 9:00etatik 14:00etara, eta itxita egongo da arratsaldez eta asteburuetan. Uztailaren 25 eta 31n eta abuztuaren 1 eta 15 itxita.

Ikasteko gune bat behar dutenentzat, Izarra Centreko Teknoteka zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:45era, larunbat eta igandeetan 16:00etatik 19:45era. Uztailaren 24an, 25ean eta 31n itxita egongo da herriko jaiak direla eta.

Lobiano Kultur Gunea astelehenetik ostiralera irekiko da, 08:00etatik 20:00etara, uztaileko lehen hamabostaldian. Uztailaren 14tik 30era, goizez soilik irekiko da, 08:00etatik 14:00etara, eta abuztuan itxita egongo da.

Ermuko Emakumearen Topagunea, bestalde, goizez egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara, uztailean eta abuztuan.

Kirol zerbitzuak

Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiak eta Aritzmendi pilotalekuak ohiko ordutegiari eutsiko diote uztailean, eta uztailaren 27an eta 31n eta abuztu osoan itxita egongo dira.

Betiondoko estali gabeko igerilekua, aldiz, irailaren 14ra arte zabalik egongo dira, uztailean 10:30etik 20:30era. Abuztu eta irailean,m aldiz, 10:30etatik 20:00etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte