Udako ordutegiak udal instalazioetan

01.07.24
Imagen
La imagen muestra el interior de las instalaciones
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Enplegua
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Udalak eskaintzen dituen zerbitzu gehienak 08:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik uztailean eta abuztuan

Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek udako ordutegira egokituko dituzte ordutegiak gaurtik aurrera. Datozen asteetan udal zerbitzuak erabili behar dituztenek honako aldaketa hauek izan beharko dituzte kontuan:

Administrazio-zerbitzuak

Abiapuntu Herritarren Arretarako Bulegoa astelehenetik ostiralera irekiko da, 08:00etatik 14:00etara, uztailean eta abuztuan. Uztailaren 25, 26 eta 31n eta abuztuaren 15 eta 16an itxita egongo da. Gogoan izan egoitza elektronikoa herritarren zerbitzura dagoela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide telematikoki egin ahal izateko.

Komentukua kaleko 5. zenbakian dagoen Enplegu Zentroa ere udako ordutegira egokituko da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara, eta itxita egongo da aipatutako uztaileko eta abuztuko jaiegunetan.

Udaltzaingoa eguneko 24 orduetan egongo da herritarren zerbitzura asteko 7 egunetan, lanegunetan zein jaiegunetan.

Kultur zerbitzuak

Udal liburutegiak ere ordutegia aldatuko du gaurtik aurrera. Uztaileko lehenengo bi asteetan, hilaren 12ra arte, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era irekiko dira instalazioak. Asteburuetan liburutegia itxita egongo da. Uztailaren 13tik (larunbata) abuztuaren 31ra (larunbata) arte, biak barne, liburutegira lanegunetan eta goizez baino ezin izango da sartu, 9:00etatik 14:00etara, eta itxita egongo da arratsaldez eta asteburuetan.

Udako oporrei begira, gogoratu maileguan eramaten diren materialen kopurua eta itzultze-epea luzatzeko eska daitekeela, beste pertsona batzuek erreserbatzen dituzten liburuak izan ezik. Gainera, irakurketa digitalerako gailuren bat duten pertsona guztiek (tableta, liburu elektronikoen irakurgailua, ordenagailu eramangarria, mugikorra, etab.) eLiburutegia plataforma erabil dezakete liburuak, filmak eta audioliburuak doan eta legez deskargatzeko.

Ikasteko gune bat behar dutenentzat, Izarra Centreko Teknoteka zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:45era, larunbat eta igandeetan 09:00etatik 21:45era eta jaiegunetan 09:00etatik 19:45era. Uztailaren 25ean eta 27an itxita egongo da herriko jaiak direla eta.

Lobiano Kultur Gunea astelehenetik ostiralera irekiko da, 08:00etatik 20:00etara, uztaileko lehen hamabostaldian. Uztailaren 15etik 30era, goizez soilik irekiko da, 08:00etatik 14:00etara. eta abuztuan itxita egongo da.

Ermuko Emakumearen Topagunea, bestalde, goizez egongo da zabalik, 09:00etatik 13:00etara, uztailean eta abuztuan.

Kirol zerbitzuak

Miguel Angel Blanco Udal kiroldegiak eta Aritzmendi pilotalekuak ohiko ordutegiari eutsiko diote uztailean, eta uztailaren 27an eta 31n eta abuztu osoan itxita egongo dira.

Betiondo kirol gunea astelehenetik igandera irekiko da 10:30etatik 20:30etara uztailaren 1etik irailaren 1era.

Betiondoko estali gabeko igerileku berriak, aldiz, uztailaren 1etik irailaren 15era zabalik egongo dira, egunero 10:30etik 20:30era.

Lotutako albisteak

Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan
Imagen
Mar Alarcón jardunaldietako irekiera hitzaldian | Mar Alarcón en la ponencia inaugural de las jornadas
13.06.25
Talentua, berrikuntza eta talde-lana eskutik Ermua Talentic jardunaldietan

Hainbat arlotako 30 bat profesionalek ezagutza eta ideiak partekatu dituzte ekimenaren laugarren edizioan
Imagen
11.06.25
Musika eta festa nagusi asteburu honetan Ongarain

Auzoko jaiak ospatuko dira ostiral eta larunbatean eskolako jolastokian