Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta
Udal Liburutegiak ordutegia luzatuko du maiatzak 3tik ekainaren 12ra arte, biak barne, ikasleek ikasturteko azken azterketak instalazioetan eroso eta denbora luzeagoan horiek prestatzerik izan dezaten, nahi izanez gero.
Epe horretan Udal Liburutegiak astelehenetik ostegunera edukiko duen ordutegia jarraian eta etenik gabe ondokoa da: goizeko 9:00etatik gaueko 12etara bitartekoa. Ostiraletan betiko ordutegia mantenduko da, hau da goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara bitartean. Asteburuetan aldiz, larunbat eta igandetan, irekitzeko ordutegia goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara izanik.
Liburutegiak gogorarazten du, oro har, azterketen aparteko ordutegietan bigarren solairuko ikasgela-zerbitzuak bakarrik funtzionatzen duela, eta solairu horretako liburuak maileguan eraman eta itzuli ahal izango direla bertan dagoen automailegu-makina erabiliz. Hori horrela izango da ere maiatzaren 3an eta ekainaren 7an, larunbatetan, liburutegia ikasteko gune gisa bakarrik irekiko baita.
Maiatzaren10ean, 17an, 24an eta 31n, ordea, liburutegiak 9:30etik 13:30era bitartean eskainiko ditu zerbitzu guztiak, eta arratsaldean ikasgela gisa baino ez da irekiko.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik