Udalbatza ezhoiko Osoko Bilkuran bilduko da gaur

23.07.24
Pleno del Ayuntamiento 2023 | Udal Osoko Bilkura 2023
Erakundea
Gobernu Organoak
Hamabost gai-zerrenda izango du; horien artean, hiru barne-antolamendukoak, bi hirigintzakoak, lau ekonomikoak eta EH Bilduko zinegotzi batek karguari uko egin izana

Udalbatza Osoko Bilkuran bilduko da gaur, udako oporrengatik etena egin aurretik; izan ere, abuztuan bilerarik ez baita izaten erakundean, Funtzionamenduko Erregelamendu Organikoaren (AJA) arabera. Bilkura 18:00etan hasiko eta ezohiko izango da, hileko azken asteartea baino zazpi egun lehenago egingo delako delako. Gai-zerrendak hamabost puntu ditu:  aztertu beharreko gaiekiko edozein interes garrantzitsuren edo bateraezintasunen berri emateko gonbidapenarekin hasiko, eta galdera eta eskariekin itxiko da. Bigarrenik, aurreko bilkurako akta, ekainaren 25ekoa. Hirugarrenik, azken hilabetean sinatutako alkatetza-dekretuen berri emango da.

Laugarren puntutik seigarrenera, barne-antolaketari eta bertako langileei buruzko hiru proposamen jorratuko dira: 2024ko LPZ aldatzea; ordainsaria %2 igotzea aurten; eta erakundeko giza baliabideen eta belaunaldi-erreleboaren plan estrategikoa. Horien ondoren, hirigintza-arloko bi puntu daude: Mallabia eta Ermuko saneamendu-proiektuari aurkeztutako alegazioak, eta proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda.

Bederatzigarren puntutik hamabigarrenera, gai ekonomikoak jorratuko dira; 2024ko aurrekontua laugarrenez aldatzeko proposamena; lehenengo espedientea, kredituak gaitzeagatik, eta dagokion egonkortasun-txostena. Hamaikagarrenean, 2023ko Kontu Orokorra jendaurrean jarri izanaren berri emango da. Hamabigarrenean, 2024ko aurrekontuaren bosgarren aldaketa egingo da, kreditu gehigarrien bigarren espedientea, eta jasangarritasun-txostenaren berri emango da.

Hamahirugarren puntua eskola-materialerako laguntzak arautzen dituzten oinarri espezifikoak izango dira. Hamalaugarrena EH Bilduren hautagaitzako Joanna Díaz Benito zinegotzi-karguari uko egin diola kontutan hartzea. Saioa galde-eskeekin itxiko da, halakorik balego.

Osoko bilkurari zuzenean jarraitu ahal izango zaio, streaming bidez, webgune korporatibo honetan, bai eta gure YouTubeko kanalaren bidez ere.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera