Udalbatza gaur bilduko da hilaren ohiko Osoko Bilkuran

25.06.24
Pleno del Ayuntamiento 2023 | Udal Osoko Bilkura 2023
Erakundea
Bilera 19:00etan hasiko da eta gai-zerrendak hamaika puntu ditu

Ermuko Udalbatza gaur, -asteartea hilak 25- bilduko da ekaineko ohiko Osoko Bilkuran. Bilera 19:00etan hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bigarren deialdian egiten bada, ordu erdi geroago.

Zinegotziek hamaika puntuko gai-zerrenda izango dute. Lehenengoan, aurreko Osoko Bilkuraren akta onartuko da, hilaren 18koa. Bigarrenean, hilabete honetan alkateak emandako dekretuen berri emango da. Hirugarren puntuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utziko dira erakundearen zenbait kreditu eta eskubide publiko nahitaez biltzeko ahalmenak, eta alkateari dagokion hitzarmena sinatzeko ahalmena emango zaio. Laugarrenean, ARINN elkartearen estatutuak aldatzeari eta udalaren ordezkariak izendatzeari buruzko erabakiak jorratuko dira.

Saioan landuko den hurrengo gaia erakundearen kode etikoa izango da. Seigarrenean, udalerriko hiri-mugikortasun jasangarriaren planaren hasierako onarpenari buruz hitz egingo da.

Zazpigarren puntutik hamargarrenera bitartean, ekonomiaren arloko gaiak landuko dira, eta urteko aurrekontua kreditu gehigarrien eta kreditu-transferentzien bidez aldatzeko bi dekreturen berri emango da, bai eta aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko txostenen eta kreditu-transferentziaren bidez aurrekontua aldatzeari buruzko txostenen berri ere.

Saioa hamaikagarren puntuarekin amaituko da, galde-eskeen atalarekin, halakorik izaten bada.

Saioa streaming bidez jarraitu ahal izango da, web korporatiboaren eta YouTubeko kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako