Udalbatza gaur bilduko da ohiko Osokoaren bilkurara, 19:00etatik aurrera

24.06.25
Erakundea
Gobernu Organoak
Gizartea
Bilkura ohikoa da, ekainari dagokiona, eta gai-zerrendak hamar puntu ditu

Ermuko Udalbatza gaur asteartea, hilak 24, bilduko da ekaineko Osoko Bilkura egiteko. Saioa 19:00etan hasiko da Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan eta ordu erdi geroago bigarren deialdian izaten bada.

Zinegotziek hamar puntuz osatutako gai-zerrendari helduko diote. Lehenik eta behin, aztertu beharreko gaietan interesik duten jakinarazi beharko dute. Jarraian, aurreko bi bileretako aktak onartzeko proposamena izango dute; maiatzaren 27ko eta ekainaren 5eko Osoko Bilkuraren aktak bozkatuko dute. Laugarrenean, hileko alkatetza-dekretuen berri emango da, zeinak 1170etik 1668ra zenbakituak daudenak. Bosgarren puntuan 1766/2025 Dekretuaren berri emango da, Paula Fonturbel zinegotziari utzitako eskumenak jasotzen dituena. Hizpide izango den seigarren gaia, 2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea izango, Errotabarri eskubaloi elkartearentzako dirulaguntza izenduna handitzeko.

Zazpigarrenean,  Bide Berdearen Plan berezia behin-betikotasunez onartuko. Zortzigarrena Haur eta Nerabeen bigarren Udal plana ontzat eman edo onartuko da. Bederatzigarren puntuan, LGTBIQ+ kolektiboaren sexu-askapenaren eta harrotasunaren aldeko nazioarteko eguna ekainaren 28an dela-eta, Adierazpen instituzionala hizpide izango da.

Bilkura amaitzeko, hamargarren puntua, galde-eskeen atala izango, egonez gero.

Saioa streaming bidez emitituko dugu, web korporatiboaren eta udaleko YouTube kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik