Udalbatzak martxoari dagokion Osoko bilkura egingo du bihar

24.03.25
Erakundea
Gobernu Organoak
Osoko Bilkura 19:00etan hasiko da eta sei puntu izango ditu gai-zerrendak

Ermuko Udalbatza bihar, asteartea, hilak 25, bilduko da martxoari dagokion ohiko Osoko bilkura egiteko. Bilkura 19:00etan hasiko da udaletxeko osoko bilkuren aretoan; bigarren deialdian egiten bada, ordu erdi geroago.

Zinegotziek sei puntuko gai-zerrenda aztertuko dute. Lehenengoa izango da bertaratutako zinegotziei gonbidapena egitea, aztertu beharreko gaien inguruan izan dezaketen edozein interes garrantzitsu jakinaraz dezaten. Ondoren, aurreko Osoko Bilkuraren akta onartuko da, otsailaren 25ekoa.

Hirugarren puntuan, azken asteetan onartutako Alkatetzaren dekretuen berri emango da. Aztertu beharreko laugarren gaia 2025eko dirulaguntzen plan estrategikoaren aldaketa izango da. Bosgarrenean, Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko laguntzak edo dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak hasteko izaeraz onartuko.

Saioa galde-eskeen atalarekin amaituko da, halakorik balego.

Saio hori streaming bidez emango dugu web korporatiboaren eta YouTubeko kanalaren bidez, 19:00etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera