Udaltzaingoak bi gizon atxilotu ditu Ermuan eta Ertzaintzaren eskuetan utzi epaitegira eraman ditzaten

15.05.25
Hiritarren Segurtasuna
Gizartea
Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete

Ermuko udaltzainek bi gizon identifikatu eta atxilotu zituzten atzo herriko atari batean, behatxuloak estali eta ateetan adierazleak ipini zituztela, eta zerrailak irekitzeko tresnak soinean zeramatzatela egiaztatu ondoren. Identifikatuetako batek atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua zuen indarrean, biek aurrekariak dituzte etxebizitzetan lapurtzeagatik. Atxilotutako pertsonak Ertzaintzaren esku utzi ziren, besteren etxean sartzeko saiakuntza-delitu bat egotzita, epailearen aurrean eramateko zain.

Atxiloketa atzo goizean egin zen, herritarren laguntzari esker. Udaltzaingoaren zentralean bizilagun-erkidego bateko jabe baten abisua jaso zen, jakinaraziz ezezaguna eta kanpokoa zen pertsona batek etxebizitza bateko behatxuloa estaltzen eta adierazle bat uzten ikusi zuela. Herritarren Segurtasunak operatibo bat mobilizatu zuen, eta eskaileretan bi gizon identifikatu zituen; hirugarren batek, berriz, eraikineko leiho batetik ihes egin zuen. Identifikatutako pertsonen artean, batek atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua zuen indarrean, eta besteak, berriz, ateak eta sarrailak irekitzeko erabiltzen ziren tresnak zeramatzan. Hori dela eta, biak atxilotu eta Ertzaintzari entregatu zizkioten.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik