Ultra Marlatin taldeak irabazi du Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa

09.06.25
Ermuko I. Gazte Futbito Txapelketa Betiondon | I. Torneo Juvenil de Futbito en Betiondo
Kultura eta Gazteria
130 pertsonatik gorak eta 14 taldek parte hartu dute larunbat eta igandean Betiondoko kantxan

Ermuko Gazte Futbito Txapelketaren lehen edizioa ospatu da asteburu honetan. 14 taldek eta 130 pertsona baino gehiagok parte hartu dute txapelketan larunbatean eta igandean, eta euren lagun eta familiak ere bertan izan dira giroa berotzen.

Bi egunetan lehiakortasun handiz aritu dira parte-hartzaile guztiak, eta giro osasuntsua eta joko garbikoa nagusitu dira gauza guztien gainetik. Kirolari gazteek elkarrekiko errespetua eta kirolarekiko gogo bizia erakutsi dute.

Larunbatean jokatu dira multzoen faseko partida guztiak, eta hasierako 14 taldeetatik 8k lortu dute igande goizeko final-laurdenetarako txartela. Igandeko lehen norgehiagoken ostean, 11:00etan, finalerdiei ekin diete sailkatutako lau taldeek: Erretiratuak FC - Ultra Marlatin eta Aston Virra - Los Santaneros. Bi finalerdiak oso parekatuak izan dira, baina azkenean Aston Virra eta Ultra Marlatin sailkatu dira final handirako.

Finalaren aurretik, partida bizia eta ohikoa ez bezalakoa ikusi ahal izan dugu hirugarren eta laugarren postuetarako lehian, partidako epaileak sartu baitu garaipenaren penaltia.

Finalean, aldiz, Aston Virra eta Ultra Marlatin taldeen arteko partida biziagoa eta borrokatuagoa bizi dugu, non bi taldeek dena eman duten garaipena lortzeko. Zoritxarrez, bat bakarra izan daiteke irabazlea, eta Ultra Marlatin taldea gailendu da 6-3 golekin. Taldekideek Ermuko Gazte Futbito Txapelketako sari nagusia eskuratu dute: San Mames museorako sarrerak eta Ermuko jatetxe batean afaria.

Sari-banaketa ere txapelketan zehar izandako errespetuaren isla izan da, irabazleak eurak izan baitira txapeldunordeei bidea eman diotenak. Era berean, txapelketa sustatu duen taldeak banatu ditu sariak txapeldunen artean, eta Paula Fonturbel zinegotziak eskerrak eman dizkie parte-hartzaile guztiei eta Real Cantera taldeari, Gazteria Zerbitzuari egindako proposamenagatik.

Gogorarazten dizuegu Ermuko Gazteria Zerbitzua herritarren proposamenak eta ideiak entzuteko prest dagoela Udal liburutegian, 689 04 25 71 telefono zenbakian edota gazteria@udalermua.net helbide elektronikoan.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu