Valdespinako petanka-pista estaltzeko lanak hasita

30.05.25
Erakundea
Gizartea
Hirigintza
Gaur ekin diete lanei, hormigoi armatuzko zapata txiki batzuk prestatuz

Datorren astelehenean, ekainaren 2an, 08:00etan, hasiko dira ofizialki Valdespina parkeko petanka-pista estaltzeko lanak, Berdintasunaren pasealekuaren ondoan. Obrak 10 eguneko iraupena izango du eta 39.960,25 euroko kostua (BEZa barne).

Lanek dirauten bitartean eta pertsonen segurtasuna bermatzeko, aldi baterako murrizketak ezarriko dira lantokian eta ondoko Berdintasunaren pasealekuan eta Martxoaren 8ko plazan oinezkoak igarotzeko. Oinezkoei kontu handiz ibiltzeko, behin-behineko seinaleak errespetatzeko eta, ahal badute, beste bide batzuk erabiltzeko eskatzen zaie.

Lan hau Hirigintza eta Jasangarritasun alorrarena da, espazio publikoak hobetzeko ekintzen barruan kokatuta dago eta 39.960,25 euroko inbertsioa izango (BEZa barne). Proiektua egitura eta estalki arinak instalatzean datza, pista urte osoan zehar erabili ahal izateko. Horrek eguraldi txarretik babestuko ditu erabiltzaileak, eta aire zabalean kirola egitea sustatuko du.

Hirigintza alorrak eskertu nahi du herritarrek jarduera hau ulertu eta lagundu izana, helburua baita hiri-espazioen funtzionaltasuna eta erosotasuna hobetzea, komunitate osoaren gozamenerako.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik