VI. Haur eta gazteentzako Komiki Lehiaketak saridunen zerrenda ezagutarazi du
Liburutegiak publiko egin du Udalak antolatutako haur eta gazteentzako VI. Komiki Lehiaketan saritutako pertsonen zerrenda eta emaitza. Komikien balorazioa Martin Azpilikueta eta Kike Infame komiki adituek egin dute.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen artean 15 lan jaso dira eta Eskolabarriko Iker Garcia ikasleak aurkeztutako "Mr. Potato eta skatea" tituluko lanak jaso du saria. Epaimahaiak proposamenaren izaera dibertigarria, freskotasuna eta komikiaren oinarriak nola barneratu diren baloratu du. Ikerrek 60 euroko bonoa jasoko du komikiak edo marrazketa-materiala erosteko.
Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko 1. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako eta ikasleen artean 3 lan aurkeztu dira. Saria Eder Grande OLHUIko ikaslearentzat izan da, "Igoera" izeneko lanagatik. Epaimahaiak marrazkiaren indarra, akabera fina, bere trazuak transmititzen duen energia eta dinamismoa baloratu ditu. Ederrek 90 euroko bonua jasoko du komikiak edo marrazketa-materiala erosteko.
Ikastetxe biek, halaber, komiki-sorta bana jasoko dute.
Lehiaketaren helburua sormena, irudimena, istorioak kontatzeko eta haur eta gazteen adierazpen artistikoa sustatzea da; komikien irakurketa sustatzea eta narrazio-, grafika- eta sormen-trebetasunak garatzea, eta lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleen parte-hartze kulturala eta artistikoa sustatzea.
Lehiaketaren gaia eta teknika librea izan da eta lanak zuri-beltzean edo koloretan aurkez zitezkeen, A4 tamainako orrialde bateko edo biko luzerarekin.
Lehiaketa hau otsailean liburutegiak antolatu eta Martín Azpilikueta ilustratzaileak emandako komiki-ilustrazio tailerrean parte hartu zuten ikastetxeetako ikasle guztiei zuzenduta zegoen. Lehiaketa hau liburutegiak otsailean, martxoan eta apirilean antolatzen duen komiki irakurketaren sustapenaren hiru hilabetekoaren barne dago.