WomenEkin 2025: emakume liderren bozgorailua
'Ekingune' ekintzaileen lankidetza eta sustapenerako elkarteak ‘WomenEkin 2025’ ekimenaren zortzigarren edizioa antolatu du. Ekitaldi honen helburua emakume ekintzaileen lana ikusaraztea eta balioestea da eta Ermuko Izarra Centreko Auditorioan egingo da uztailaren 10ean, 11:00etatik aurrera.
Ekitaldiak hitzaldi-solasaldi formatua izango du. Bertan Apurva San Juanek hartuko du parte, Irakurketa lagundurako soluzioak eskaintzen dituen LUP S. Koop. enpresaren sortzaileetako kideak eta Maria Olaizola, Bergarako ‘Rural Kutxa’ entitatearen bulegoko zuzendaria. Leticia Sánchez Ekingune elkarteko koordinatzaileak zuzendu eta moderatuko du solasaldi-saioa.
Ekitaldi honek 'Rural Kutxa' erakundearen eta Ermuko Udalarena den Izarra Centre Fundazioaren babesa du. Ekitaldia librea eta doakoa da jende guztiarentzat, lekua bete arte. Plazak dagoen espaziora mugatuta daudenez, zure plaza erreserbatu dezakezu hurrengo izen-emate agiriaren bidez.
Programaren xehetasuna
- 11:00etan: Bisita gidatua Izarra Centreko instalazioetara
- 12:00etan: Hasiera instituzionala eta hizlarien aurkezpena
- 12:10: Hitzaldi-solasaldia eta galderen txanda
- 13:15ean: Lunch eta Networking
- 14.00etan: Itxiera