'X. minbiziaren aurkako martxa'rako azken dortsalak geratzen dira

03.10.24
Gizartea
Ehunka gutxi batzu geratzen dira saltzeko, urriaren 27ko igandeko martxarako eskaintzen diren 3.100etatik

Urriko azken asteburua zerizan berezia izango du Ermuan, eta ez bakarrik udatik negurako ordutegi-aldaketagatik. Egun horietan ospatuko baitugu Ermuan minbiziaren aurkako ikerketari laguntzeko Martxa solidarioaren hamargarren edizioa. Boluntarioen Tokiko Batzarrak gogor lan egiten jarraitzen du arrakasta izan dezan. Antolatzaileek 3.100 dortsal prestatu dituzte, eta jada horietatik 2.800 baino gehiago saldu. Salmentak aurrera jarraituko du denak agortu arte. Izen-emate bakoitzak (dortsala + kamiseta) hamar euroko kostua du. Bildutako diru guztia gaixotasun onkologikoak ikertzen dituzten proiektuetarako erabiliko da.

Antolatzaileek izen-emateak jasotzen dituzte merkatu plaza zaharrean, zehazki astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, goizeko 10:30etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. Larunbatetan goizetan bakarrik 11.00etatik 13.00etara, 3.100 plazak agortu arte. Izena emateko unean, martxaren dortsal-kamiseta emango zaio parte-hartzaile bakoitzari. Inskripzioaren kostua 10 €-koa da, eta bildutako dirua ikerketara bideratuko da, zehazki "Haurren gibeleko minbizirako medikuntza pertsonalizatua" ikerketa-proiektura. Proiektu hori Malu Martínez-Chantar doktoreak gidatuko du, CIC bioGUNEko ikertzaileak.

Minbiziaren Aurkako X. Martxa horretan bildutako dirua martxa herrikoiaren ondoren banatuko da, Orbe Kardinalaren plazan egingo den ekitaldi batean. Malu Martinez-Chantar doktorea bertan izango da. Amaitu ondoren, zozketa bat egingo da parte-hartzaileen artean.

Ermuko herriari eskerrak emateko ekitaldia, inplikazio eta babes zabalagatik

Elkarteak herriaren inplikazioa aitortu nahi du eta eskerrak eman nahi dizkie herritarrei oro har, baita erakunde eta entitate laguntzaileei ere, hamargarren urteurren honetan. Hori dela eta, ekitaldi bat antolatu du urriaren 26ko larunbaterako, Ermua Antzokian, 16:15etik 18:15era. Egun horretan, mahai-inguru bat izango da, martxen onuradun diren ikertzaileak bilduko dituena, eta baita musika emanaldiak ere (Pispillu Abesbatza, Debarrena Orfeoia eta Trío Medianoche). Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Elkarteak ekitaldira joateko gonbita egin du.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da