XXXII. Juanita Ibaibarriaga lehiaketa abian da
Udal Euskara sailak Juanita Ibaibarriaga literatur lehiaketaren hogeita hamabigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu berri du. Lehiaketa honek ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzeko xedea du eta urtez urte zabaldu ohi da ermuarren artean.
Gaia, betiko legez, librea da eta Lehen Hezkuntzako 3 mailatik 6. mailara eta DBHko ikasturteko ikasle guztien artean zabaldu izatean da. Lehen Hezkuntzako kurtso bakoitzeko 40 euro banatzen dira saritan eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako, 60 euro kurtsoko, guztira ia 500 euro, alegia.
Sariak abenduaren 3an, Euskararen egunean banatuko dira ikastetxeek Ermua Antzokian egiten duten galan.
Lanak ikastetxeetan, Lobiano Kulturgunean edota euskara@udalermua.net posta elektronikoan aurkez daitezke azaroaren 5a baino lehen.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik