Yogarte Samskara, liburutegiaren proposamen berri haurrentzat
Yogarte Samskara, yoga, literatura eta beste arte mota batzuk (musika, pintura eta gorputz adierazpena) batzen dituen esperientzia gehitu dio Liburutegiak haurrentzako ekimenen programazioari. Hamar saio egingo dira, euskaraz, ordubete eta 15 minutukoak bakoitza, 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrentzat.
Yogaren filosofian "Samskara" gure esperientziek, pentsamenduek eta ekintzek adimenean eta gorputzean uzten duten aztarnaz ari da. Yogarte Samskarak kontzeptu hori hartzen du haurrei esfortzutik eta exijentziatik ez, baizik eta jolasetik, artetik eta mugimendu asketik datozen aztarnak ereiteko espazio bat eskaintzeko.
Lehen egitura emozionalak eta sozialak eratzen ari diren bizi-etapa honetan, proiektu honek samskarak sortzearen aldeko apustua egiten du, beren buruarekin eta ingurunearekin harremanetan jartzen parte hartzen duten adingabeei sormenetik, zaintzatik eta presentziatik laguntzeko.
Yogarte Samskarak euskarazko haur literaturara hurbilketa goiztiarra eskaintzen du, irakurtzea betebeharra ez den ingurune batean, baizik eta esperientzia partekatu, sentsorial eta ludiko bat, sormena eta mugimendua bultzatzen dituena. Haurtzaroaren sentsibilitatea ezagutzen du eta errespetuz lantzeko apustua egiten du, artea, meditazioa eta esplorazioa jolas bihurtuz.
Halaber, txikitatik kulturarako sarbidea sustatzen du, liburutegitik bertatik hartutako kalitatezko haurrentzako album ilustratuekin, zuzeneko musikarekin eta askotariko tresna eta praktika artistikoekin esperientziak eskainiz, eta balio unibertsalak transmititzen laguntzen du, hala nola bakea, aniztasunarekiko errespetua, lurraren zaintza eta sormena, munduan egoteko modu gisa. Yoga baino gehiago da: esperientzia komunitario bat da, diziplinartekoa eta bizipenezkoa, literaturaren, mugimenduaren, adierazpen artistikoaren eta yogaren balioen arteko zubiak ehuntzeko diseinatua.
Praktika bakoitza esperientzia integral bat izango da, eta bertan presentzia izango dute haurrentzako liburuek, liburutegiaren funtsetik hartutako album ilustratuek, askotariko material artistikoak, hala nola akuarelak, pintzelak, lokatza, sokak edo kartoi mehea, euskarazko abestiak eta tresna sentsorialak.
Hamar saio izango dira, euskaraz, ordubete eta 15 minutukoak bakoitza, 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrentzat. Astelehenetan izango dira, 17:30etatik 18:45etara, liburutegiko hirugarren solairuan. Datak: urriaren 6, 13, 20 eta 27an, azaroaren 3, 10, 17 eta 24an eta abenduaren 1 eta 15ean.
Izena emateak hamar saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Plazak mugatuak dira eta izena urriaren 1era arte eman daiteke ondorengo eskabidearen bidez: https://forms.office.com/e/S1M6bt63Fg
Izena emateko plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek. Onartutakoen zerrenda urriaren 2an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-taulan, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.
Plaza izan eta bi saiotara joaten ez direnek tailerrean parte hartzeko eskubidea galduko dute, itxaron-zerrenda badago. Gainera, liburutegiko jardueratan izena ematean erreserba-zerrendara pasako dira zuzenean, eskatzaileen kopurua plazak baino gehiago diren kasuetan.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean