Zabalik dago Igeriketako Haur Eskolan aurrez izena emateko epea

16.06.25
Ermua Kirolak
Erakundea
Gizartea
Ekainaren 16tik 30era bitartean egin ahal izango da

Ermua Kirolak-ek gaur irekiko du 2025-2026 ikasturterako haurren igeriketa eskolarako aurre-izenematea. Interesa duten familiek online egin ahal izango dute eskaera, gaurtik –ekainaren 16tik– hasi eta hilaren 30era bitartean. Inprimakira iristeko bidea edo lotura honako hau da: https://forms.office.com/e/1ZF71s8Pqi?origin=lprLink. Horretara irits daiteke baita ere "Ermua Kirolak"ek bidalitako QR kodearen bidez.

Aldez aurreko izena-emateko epea amaitu ondoren, eta izena eman dutenen kopuruaren arabera, "Ermua Kirolak" harremanetan jarriko da familiekin posta elektroniko bidez, matrikula egiteko hurrengo urratsak jakinarazteko.

Argibide gehiagorako, M. Ángel Blanco kiroldegiko sarbide-kontrolera jo, 943 17 92 16 telefonora deitu edo kirolak@udalermua.net helbide elektronikora idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
22.01.26
Udan haur saharar bat etxean hartu nahi duzu?

Rio de Oro gobernuz kanpoko erakundeak gutxienez 5 familiaren bila dabil kanpaina honetarako
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango