Zabalik "DrOp" proiektuak barne dituen kaleen kezkak eta hobekuntzak bideratuko dituen bulegoa

07.10.24
Ekonomi Sustapena
Gizartea
S. Ana, S. Isidro eta S. Roque kaleetako bizilagunek topagune bat dute ostegunetik, zeinaren bidez hobetzeko ekimenak bideratu ahal izango dtituzten

'drOp' proiektuaren baitan, auzoko bulego berria ireki zen ostegunean Santa Ana kalean, auzoko bizilagunen arteko topagune eta katalizatzaile gisa jardungo duena, auzoko ekimen sozial eta kulturaleei bide eman ahal izateko. Bulegoaren helburua da 'drOp' proiektuaren ekimenei buruz informazio zehatza ematea, eta baita laguntza administratiboa, aholkularitza teknikoa eta juridikoa ere, eraikinak birgaitzeko eta energia-komunitateak eratzeko laguntzen inguruan. Bulego hori Santa Ana 1. kaleko 12. zenbakiko behealdean dago eta jendearentzako ordutegia astelehen arratsaldeetan 16:00etatik 19:00etara eta astearte eta ostegunetan 13:00etatik 15:00etara izango da.

'drOp' proiektua "Next generation" funtsekin finantzatzen du Europako Batzordeak eta Ermuko Udalak koordinatzen du. 60ko eta 80ko hamarkaden artean eraikitako auzoak gaurkotu eta eraldatzea du helburu, egoiliarren egungo beharrizanetara egokitzeko eta espazio inklusibo bihurtzeko, hiri-espazioa eta herritarren bizi-kalitatea hobetuz. Santa Ana auzoa proiektu honen aitzindaria da, eta goialde eta inguru horretan ekintzak eta ekimenak lantzen ari dira auzoaren garapena sustatzeko eta egungo egoerara egokitzeko.

Lokalaren inaugurazioak elkargune berria gizartean aurkezteko balio izan du, baita bi urteko ibilbidean proiektuan parte hartzen ari diren herritar guztien konpromisoa eskertu eta balioesteko ere. Era berean, aukera izan da auzoko bizilagunen artean ideiak, analisiak eta proposamenak trukatzeko eta eztabaidak sustatzeko, bizi diren auzoak nola garatu nahi duten adierazteko eta partekatzeko.

Era berean, dei edo akuilu gisa balio izan du pertsona berriak proiektuaren parte aktibo gisa sartzera animatzeko; izan ere, proiektua elkarrekin sortzean eta laster auzoan ezarriko diren ekintzen erabaki kolektiboan oinarritzen da.

Aurkezpen-ekitaldi horretara bildu ziren egoiliarrak, hainbat gizarte-eragile, zinegotziak eta baita jarduneko alkate Beatriz Gamiz ere, Santa Anaren etorkizunari buruz hitz egiteko. Bildutakoek, mokadutxo bat konpartitu zuten. Udalak "drOp" proiektuarekin duen konpromisoa betea da, ezabairik gabekoa.

Proiektuaren arduradunek Santa Ana, San Isidro eta San Rokeko bizilagunak bulegotik pasatzera deitu eta animatu dituzte, bertatik bertara ezagutzeko bai bulegoa bai "drOp" proiektua.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte