Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa
Udal Liburutegiak laugarren udaz jarraian Bookface lehiaketa antolatu du, argazkigintza eta irakurketa uztartzen dituen jarduera. ‘Bookface’ deritzanaren teknika honetan datza; liburu baten azalarekin bat egiten eta jarraipena ematen dioen argazkia hartzen duen pertsona, irudi erreala eta liburuaren azalarena uztartu eta bat etorraraziz. Irudimena eta dibertitzeko gogoa ere beharrezko osagaiak dira. Proposamenak irailaren 15era artean, hori barne, bidali ahal izango dira.
Hiru kategoria izango dira, adinaren arabera: 14 urtetik beherakoak, 15 eta 40 urte bitartekoak, eta 41 urtetik gorakoak. Hainbat sari izango dira, bakoitzean liburu sorta eta Antzokiak udazkenean eskainiko duen ikuskizun baterako bi sarrera.
Parte hartzea oso erraza da. Nahikoa da argazkia ateratzea, liburu baten azaleko irudiarekin eta partaidearen aurpegiarekin bat egin edo uztartzen duena, eta hori posta elektronikoz bidaltzea zerbitzuko biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora edo Whatsappera (https://wa.me/34943179212), parte-hartzailearen izen-abizenak eta adina adieraziz. Nahi adina argazki bidali ahal izango dira.
Lehiaketa honetan parte hartzeak saritutako lanak Udalaren web orriaren eta sare sozialen bidez zabaltzeko baimena ematea dakar.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako