Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

12.05.25
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira

XXXIX. Letra Galiziarren Jardunaldiak hartuko ditu Ermuak aste honetan. ‘Pandereteira’ edo pandero-jole aitzindariei eskainitako edizioa da: Adolfina eta Rosa Casás, Eva Castiñeira eta Mens herriko; Manuela Lerma Villar eta Prudencia eta Asunción Garrido Ameijende ahizpei. Programa aurreko larunbatean zabaldu zen filatelia eta posta-zigiluen erakusketarekin. Atzokoan kirol eta mahai-jokoen txapelketei hasiera eman zitzaien, igel-toka probarekin. Gaurko astelehen eta biharko asteartean mahai jokoak izango tute eta mus partidekin. Asteazkenean, futbolin txapelketa jokatuko eta, ostegunean, txabe jokoan neurtuko.

Jaietako ekitaldi gehienak ostiraletik (hilak 16) igandera (hilak 18) egingo dira. Ostiral arratsaldean olagarro eta lurreko produktu tipikoen postua irekiko da. 19:00etan Galiziako bandera jarriko da udaletxean. Ordu erdi geroago poteoa egingo,Eibarko Os Galaicos gaita taldearen musikarekin. Gauean musika izango da Che DJ-arekin San Isidroren egoitza sozialean, eta goizaldeko ordu batean, Queimada herrikoia eskainiko zaie bertaratutakoei.

Ekitaldi nagusiak larunbatetik igandera bitartean izango dira, jaien egitarauak jasotzen eta zehazten duenez. Txindurri eta Ondarruko ‘Novos Mariñeiros’ taldeen dantzak hasiera emango  jardunaldiari. Marina pregoilariak aurkeztuko du edizioa. Ondoren dantza alardea izango da. Eta 15:00etan, bazkide bati urrezko intsignia emango zaio, Ermuko Galiziako Zentroan egindako lanagatik. Arratsean eta gauean ‘Pontevedrako ‘Alabama’ orkestraren emanaldiak izango dira 19etatik 22etara eta 23:30etatik goizaldeko ordu 2etara bitartean. 22etatik 23:30etara Begibide taldearekin erromeria izango.

Igandean dantza alarde berri batekin jarraituko du jaiak, Ermuko Txindurri, Extremadurako Kultur Etxearen taldeak eta Eibarko Galizia etxeko 'Os Galaicos’ taldearen beste emanaldi batekin. Orkestrak bazkal ordu aurretik eta arratsean ere emanaldiak eskainiko ditu Orbe kardinalaren plazan. Zaldiko-maldikoak Zubiaurre kalearen goiko aldean -merkatu txikia jartzen zen lekuan- egongo dira, ostiraletik igandera bitartean. Azpian programa lagatzen dizuegu, non zehazten diren jarduerak, horien orduak eta lekuak.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte