Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

22.05.25
Erakundea
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera

Udal honek zailtasun soziosanitarioak dituzten pertsonentzako etxebizitzak birgaitzeko eta egokitzeko edo etxeko ekipamendua erosteko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du. Hau da, etxebizitzak egokitzeko eta irisgarritasun handiagoa lortzeko (bainugelak, eta abar) adinagatik edo autonomia funtzionalagatik egungo egiturarekin etxean moldatu ezin diren pertsonentzat. Dagoeneko zabalik dago laguntza-eskaera egiteko epea, egoitza elektronikoaren bidez –laguntza, beka, dirulaguntza eta sarien atala–, online aurkezpen elektronikoan baitago. Era berean, baita ere Komentukoa kaleko 3 zenbakian dagoen ‘Abiapuntu’ Herritarrei Arreta Emateko Bulegoan aurrez aurre aurkeztea eta izapidetzea. Laguntzak arautzen dituen Ordenantza lasterbidez uzten dugu.

Laguntza ekonomiko horien helburua da beharra dutenei laguntzea, etxebizitzak birgaitzeko eta egokitzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez dutelako, edo etxeko ekipamendu funtzionala erostea, etxean ahalik eta denbora gehien egon daitezen.

Laguntza hauek biztanleriaren sektore jakin bati zuzenduta daude: 65 urtetik gorako pertsonak, desgaitasunak izanagatik, mendekotasun-gradua edo gaixotasun kroniko ezgaitzaileren bat izanagatik bizilekuan baldintza bereziak behar dituztenentzat. Adierazitako baldintzak horiek kreditatu egin beharko dira balorazio eta mendekotasun-mailaren bidez, patologia eta diagnostikoa adierazten dituen txosten edo ziurtagiri medikoaren bidez.

Bizikidetza-unitateak hilean 2.500 €-tik beherako diru-sarrerak izan eta kapital higigarria 30.000 €-tik beherakoa beharko ditu. Familia-unitateak ezin izango du diru-zorrik izan.

Laguntza horiek eskuratu ahal izateko, eskatzailearen etxean egin beharreko esku-hartzeak "Etxebizitzetan esku hartzeko konponbideen eskuliburua" dokumentuan jasotako gomendioak kontuan hartzen dituela justifikatu beharko da.

Informazio sakontzeko, kontsultak eta argibideak Erdikokale kaleko 21eko udaleko lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian