Zenbaketaren emaitzak Ermuan: PSE-EE-PSOE 3.057 boto, PP 1.355; EH Bildu 1.323; Sumar 1.295; EAJ 1.077 eta Vox 227
Pedro Sánchezen alderdiak boto gehien lortu ditu gaur Ermuan, 2023ko uztailaren 23ko (igandea) Gorte Nagusietarako Hauteskundeetarako deialdian. Boto gehien jaso dituen partidak 3.057 boto lortu ditu (% 36,02) 12.401 hautesleko errolda posibletik. Babesik handiena izan duen bigarren indar politikoa Alderdi Popularra izan da: 1.355 boto-paper jasota (% 15,96) eta, atzetik, EH Bildu, 1.323 lagunen babesarekin (%15,59). Ondoren, Yolanda Diez buru den Sumar taldea dator, 1.295 botorekin (%15,26); jarraian, EAJ-PNV, bosgarren postuan, 1.077 botorekin (%12,69).
Seigarren indarra Vox izan da, 227 papeletarekin (%2,67). Ermuan 12.401 pertsonek izan dugu botoa emateko eskubidea. Horietatik 8.567k bozka eman dute (%69,08ko partaidetza-indizea) eta beste 3.834 bizilagunek ez duute bozkatu. Horrek %30,92ko abstentzioa suposatzen du.
Senatuaren emaitzak bihar, astelehena, eskainiko ditugu.
| Logotipoak | Alderdi Politikoak | 2023ko U-23 bozkak | Botoak % |
|---|---|---|---|
Partido Socialista logo
|
PSE-EE-PSOE | 3.057 | 36,02% |
Partido Popular logo
|
Partido Popular | 1.355 | 15,96% |
Logo EH Bildu
|
EH Bildu | 1.323 | 15,59% |
Logo Sumar agrupación
|
Sumar | 1.295 | 15,26% |
Logo EAJ/PNV
|
EAJ-PNV | 1.077 | 12,69% |
VOX_logo.jpg
|
Vox | 227 | 2,67% |
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorren behin-behineko emaitzak.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera