Zer erabilera emango diogu merkatuko plazari?
Ermuko Udalak Merkatu Plaza zaharraren etorkizuna zehazteko prozesu parte-hartzailearekin jarraitzen du. Aholkularitza-enpresa espezializatu batek zuzentzen duena. Prozesuak hiru parte-hartze saio aurreikusten zituen: lehenengo biak urtarrilean egin dira eta , kolektibo eta elkarteentzat izanik. Hirugarrena, aste honetako ostegunean egingo, herritar guztientzat irekia izango dena. Prozesu horrek tokiko kolektiboei hitza emango die, eta beren ideiak eta ikuspegiak ematerik izan dezaten, herriko gune giltzarri horretako erabilerak erabakitze aldera.
Diseinatutako parte-hartze prozesuaren hirugarren saioa herritar guztiei irekia izango da eta ostegunean, otsailak 13an, egingo da merkatu plaza zaharrean. Saio hori aukera izango da Ermuko edozein bizilagunek parte hartzeko eta instalazioaren etorkizuneko erabilerari buruzko proposamenak partekatzeko.
Animatu! Baduzu proposamenik? Etorri eta aurkeztu. Ezagutarazi ezazu, baliatu zure ahotsaz. Parte hartu.
Udalak tokiko kolektibo guztiak eta herritar guztiak animatu nahi ditu diseinu, lehentasun eta adostasun prozesu kolektibo honetan parte hartzera, udalerriaren etorkizunari buruz elkar lanean erabakitzen dugula bermatzeko.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik