Zientzia eta Berrikuntzako idazkariordea Ermuan izan da

27.04.23
El Subsecretario ha conocido el laboratorio IoT de Izarra Centre
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Carlos Marco Estellesek Udaletxea eta Izarra Centreko instalazio teknologikoak ezagutu ditu

Carlos Marco Estelles Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko idazkariordea gure herrian izan da asteazken honetan. Juan Carlos Abascal alkateak eta Beatriz Gamiz, Rosa Maria Cid, Jol Gisasola eta Arritokieta Araiztegi zinegotziek harrera egin diote Marcori udaletxean, eta Osoko Bilkuren Aretoa ikusi ahal izan dute.

Udaletxean egonaldi laburra egin ondoren, taldea Izarra Centre eraikinera joan da, IoT Basque Izarra Lab laborategia sakonago ezagutzeko, Rosalia Herrera zuzendari nagusiarekin eta Josu Ansola Garapen Ekonomikoko zuzendariarekin batera.

Idazkariordeak Gravitatea proiektuaren instalazioak ere ikusi ditu, mundu mailan mikrograbitate-giroa simulatzen duen aitzindaria; baita Tecnoteka ikasketa espazioa ere.

Carlos Marcok urtebete darama Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko idazkariordetzan, Ministroen Kontseiluak 2022ko martxoaren 1ean izendatu zuenetik. Ministerioaren ordezkaritza arrunteko funtzioak, zerbitzu erkideen zuzendaritza eta zerbitzu horiei dagozkien eskumenen egikaritza hartzen ditu bere gain, eta harreman instituzionalen, ministroari aholkularitza juridikoa ematearen eta langileen goi-burutzaren ardura ere badu, besteak beste.

Valentziako Unibertsitatean Ekonomian lizentziatu zen eta Enpresa Teknika Aplikatuen Goi Eskolan MBA du. 30 urte baino gehiagoko esperientzia du tokiko administrazioan, eta bertan egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera