Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

30.12.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak zinemarik onena eskaintzen jarraituko du 2026. urte berrian. Ostegunean ez da zineklub saiorik izango jaieguna delako. Larunbat eta igandean, 19:30ean, ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ ‘3D’ proiektatuko da, sagaren hirugarren atala, James Cameronek zuzendua. Hiru orduko metrajea gainditzen duen ekoizpen estatubatuarra da. Zientzia fikziozko eta abenturazko zinta da. Filmak Errautsen Herria aurkezten du, Na'vi klan ez hain baketsuak indarkeria erabiliko du bere helburuak lortzeko, nahiz eta beste klan batzuen aurka izan.

Igandean eta publiko gazteenarentzako saioan, 17:00etan, ‘Hanna y las navidades olvidadas' animazioa proiektatuko dugu, marrazki bizidunen ekoizpen espainiarra, Elena Ruizek zuzendua. Hanna eta bere lagun munstroak itzuli egiten dira beren lehen Gabonak elkarrekin bizitzeko. Gargola gaiztoa Gabonetako Espiritu bihurtzen denean, gizaki eta izaki guztiek jai hauek ahazten dituzte. Gabonak berreskuratzeko, Hannak misio zailari hasiera emango dio...

Azkenik, astelehenean asteko bigarren proposamen komertziala ikusi ahal izango dugu. ‘Homo Argentum' filma da, Mariano Cohn eta Gastón Duprat zuzendarien ekoizpen argentinarra. 98 minutuko komedia beltza da. Film honek umorez, ironiaz eta autokritikaz aztertzen ditu Argentinako kulturaren berezitasunak. Kontakizun bakoitzak, tonu satiriko eta behatzailearekin, herrialdeko ohitura, mania eta portaera bereizgarriak erakusten ditu, bere bertuteak eta kontraesanak azalduz.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
29.12.25
Go!azen 12.0 musikala gozagai Ermua Antzokian

Pausokak bi emanaldi egingo ditu ostiralean; 17:00etan eta 19.00etan. Sarrerak jada salgai 6 eurotan
Imagen
29.12.25
Zirkozaurrek zirku ikuskizun onena dakar Ermua Antzokira

Bihar ‘ZKZ Topaketa’ ikuskizuna izango 17:00etan; sarrerak 5 €uro balio du
Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra