Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa aurrera doa, aurreikusitakoaren arabera

17.07.24
Erakundea
Gizartea
Hirigintza
Metalezko egitura oso aurreratua dago eta, jada, Zerukoatik ikus daiteke

Construcciones Amarbe, S. M. enpresa bilbotarrak Zubiaurre eta Zerukoa kaleak lotuko dituen igogailu publiko berri bat eraikitzeko lanekin jarraitzen du. Azpiegitura horrek hamar metro eta erdiko (10,40 m) desnibela gaindituko du eta pertsonen irisgarritasuna bermatuko du. Lanak zuinketa-akta egin ondoren maiatzean hasi zituen enpresa esleipendunak, horrek bost hilabeteko epea du obra egiteko eta kontratuaren arabera 257.488,52 euro, BEZa barne, esleitu zaio.

Bi hilabete hauetan kabinak egingo duen ibilbiderako pasabidea ireki du eta Zerukoa kalean ikus dezakegun metalezko egitura jarri du. Etorkizuneko igogailuak bi geltoki izango ditu: bat, beheko solairuan, kabinako 180 gradura dagoen ontziratze gunean (Zubiaurre kalean), eta bigarrena, goiko solairuan (Zerukoa kalean), 10,44 metroko ibilbidea egin ondoren. Bilboko I-Ingenia enpresak zuzentzen du obra.

Igogailu horrek eta San Antonion instalatzea aurreikusten denak Eusko Jaurlaritzaren 284.000 euroko dirulaguntza dute, azpiegitura biak udalerriko Irisgarritasun Planean sartuta daudelako. Aurtengo aurrekontua aldatzea aurreikusi du Udalak, San Antonioko proiektua barneratzeko, eta horretara bi mila euro (200.000 €) bideratuko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte