Zumba jardueraren masterclass irekia eta doakoa
Udal Kirol sailak, 'Ermua Kirolak izenekoak', Zumba Masterclass bat eskainiko du, aste honetan nahi duten guztientzat irekia eta doakoa. Saioa larunbat goizean izango da, 11:00etatik 13:00etara, Orbe Kardinalaren plazan.
Bertaratutakoek saioa osorik edo zati batean egin ahal izango dute –komenigarritzat jotzen duten denbora-tartean–; izan ere, interesatuak nahi dutenean partaideen taldearekin bat egiteko aukera aurreikusita dago, edo bertaratutakoek jarduera amaitzeko aukera, hala erabakitzen dutenean.
Ez da edukiera itxirik egongo, mugagabea izango da, eta hala badagokio, plazan dagoen espazioak markatuko du, kioskotik frontoirainoko tartean. Jarduera Ainhoa Cenitagoya, Ander Morales eta Maite García monitoreek zuzenduko dute. Jarduerak udal kiroldegian eskaintzen diren jarduera gidatuetako bat ezagutzera eman eta jendearen aurrean erakutsi nahi du.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik